Lamintxuk asanblada irekia antolatu du domekarako

Argazkia: Lamintxu Gazte Asanblada

Asanblada irekia antolatu du Lamintxu Gazte Asanblada usansolotarrak domekarako, urriak 12, haurreskola ondoko lokalean. Herriko gazteak animatu ditu parte hartzera.

Gazteen arteko elkarbizitza sustatzeko helburuz, hainbat ekintza antolatu ohi ditu Lamintxu Gazte Asanblada usansolotarrak urtean zehar.

Guzti hauek prestatu eta gazteen arteko sarea sustatzeko, asanblada irekia egingo du zapatuan, urriak 12, haurreskola ondoko lokalean.

Bilera 17:30ean izango da eta herriko gazteak animatu dituzte hitzordura joan eta Lamintxura batzera.