Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta Usansolok ere bat egingo du horrekin. Horretarako, bankuak margotzeko elkarretaratzeak, kontzentrazioa eta zineforum saioa antolatuko dituzte.
Martitzenean, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta honen harira ekintzak eskainiko dituzte Usansolon ere.
Besteak beste, elkarretaratzeak eta kontzentrazioa antolatuko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Azaroak 24, astelehena
17:30 Gorosibaiko banku bat morez margotzeko elkarretaratzea
Azaroak 25, martitzena
10:00 Unkina eskolako banku bat morez margotzeko elkarretaratzea
17:30 Kontzentrazioa+Unkina eskolako banku bat morez margotzeko elkarretaratzea
Azaroak 27, eguena
19:00 ‘El orden de las cosas’ film laburrarekin zineforum saioa





