BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Kriminologiaren Euskadiko Elkargo Ofiziala sortu dute, galdakoztar bat tarteko

      2025-06-04
      0
    • Eskualdeko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua zapatuan jarriko da martxan

      2025-06-04
      0
    • Aiarako aranera bisita, gimnasia ikastaroa, mendi ibilaldia eta antzezlana, Galdakaoko adinekoentzat

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Lehen kale liburutegia erabilgarri dago Urretako Musika Eskola ondoan

Lehen kale liburutegia erabilgarri dago Urretako Musika Eskola ondoan

Galdakao
2023-05-29
676
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, lehen kale liburutegia jarri du Udalak Galdakaon. Urretako Musika Eskola ondoan kokatuta dago eta liburuz betetako armairua du, herritarrek bertan irakurri edo etxera eramateko.

Galdakaoko Udalak irakurzaletasuna sustatu nahi du eta horretarako proiektu berria jarri du martxan: kale liburutegiak. Lehenengoa, Urreta auzoko Musika Eskolan kokatua, erabilgarri dago honezkero.

Liburuz betetako armairua jarri dute eta ondoan informazio panela. Bertan irakurri ahal izango dira liburuak, kalean, edo etxera eraman ahalko dira. Utzi ere egin ahalko dira liburuak bertan, beste pertsona batzuek irakur ditzaten.

«Hain zuzen, liburuei mugimendua emango zaie horrela, bizi berri bat», adierazi du Udalak. «Interesgarri diren liburuak beste batzuen eskura uzteak herritarrak, eta beraz, herria, aberasten lagunduko du», azpimarratu du.

Beste plaza eta parke batzuetan ere kale liburutegia jarriko duela iragarri du Udalak. Hasiera batean, leku hauetan jarriko da: Plazakoetxen, Ardanza parkean, Urretako anbulatorio aurreko plazan eta Txistulandan. Hain zuzen, Txistulandatik iritsitako eskaera bati erantzunez jarri da martxan egitasmoa: 2023 eta 2024rako aurrekontu parte hartzaileetan proposatu zuten Txistulandako jolas gunean liburutegi mugikorra jartzea.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakoztar bi Lehen Maila Nazionalera igo dira ...

Hurrengo albistea

EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Galdakaon ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Mugarriz Mugarri martxa domekan antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak

    2022-05-20
    Binke
  • Aktualitatea

    Argazkigintza Txokoa gune berria estreinatu du Galdakaok

    2025-05-29
    Galdakao
  • AktualitateaErreportajeak

    GRAFIKOAK | Galdakao %14,5ean da euskaldun; Usansolo berriz, %20,7an

    2022-10-14
    Binke
  • Aktualitatea

    Gaur da aurtengo Santakurtzetako kontzertuak proposatzeko azken eguna

    2025-03-09
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Emakumezkoen pala partida profesionalak hartuko ditu Usansolok domekan

    2024-12-11
    Usansolo
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Elurra iritsi da Usansoloko eta Galdakaoko gunerik altuenetara ere

    2023-01-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

Galdakaon arrazismoaren kontra borrokatzen jarraitzeko helburuz, Mundialito Antiarrazista antolatuko dute hainbat taldek elkarlanean...
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06
  • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

    Usansolo
    2025-06-05
  • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

    Usansolo
    2025-06-05
  • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

    Galdakao
    2025-06-05

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu