BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Sorkuntzen plaza berria jaio da Galdakaon: Sormene

Sorkuntzen plaza berria jaio da Galdakaon: Sormene

Binke
2020-12-01
523
0

Binkeren atal berezia
BINKE / 2020ko abendua

Sormene, abenduaren 14tik 20ra

Sormene jaio da, «sorkuntzen Galdakaoko plaza» legez bataiatu dutena eta datorren abenduaren 14tik 20ra bitarte euskal kulturako esparru artistiko guztiak batuko dituena.

Abenduaren 14tik 20ra, kultur plaza berri bat izango du Galdakaok: euskal kultur ekosistema ureztatzera datorren plaza berri bat. Antzerkia, musika, dantza, literatura, bertsoak, ilustrazioa; aurkezpenak, tailerrak, solasaldiak, ikuskizunak; aurrez aurre Torrezabaleko plaza fisikoan, zein plaza birtualean streaming bidez jarraitzeko ekitaldiak…

Askotariko hamaika jarduera bilduko ditu sormenen plaza izango den horretan, oinarri komun batzuekin: kultura, euskara eta emakumea; kultur disziplina ugari bilduko dira aste osoan zehar, euskaraz izango dira guztiak, eta emakume sortzaileenak %80tik gora. Herritar, sortzaile eta kultur zaleen bilgune izango da. Galdakaotik Euskal Herrira jauzi egingo duena, eta Euskal Herritik Galdakaora. Denboran irauteko helburuz jaioa, heltzear da Sormene.

Lau erronka izango ditu egitasmoak:

  • Sormena: pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitarteko gisa era sistematiko batean lantzea heziketa prozesu osoan.
  • Plazak: plaza fisikoan eta plaza birtualean euskarazko kulturgintza nagusi izatea.
  • Komunikazioa: euskaraz sortzen dena herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea.
  • Transmisioa: kulturaren transmisioa bermatzea etxean, kalean, hezkuntza arautuan eta ez arautuan.

Erronka horiei aurre egiteko, Galdakaoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana sustatuko da. «Herri bateko euskalgintzaren eta kulturgintzaren kolektiboa osatzen duten eragileak asko eta asko dira eta ekosistema balitz bezala jokatzen dute», zehaztu du Edurne Espilla Euskara zinegotziak Gotzon Barandiaran Sormeneren programatzaileak sustatutako hausnarketari bide eginda:

«Alde guztiak osasuntsu agertu behar dira osotasunak denboran iraun dezan, guztiak dira beharrezkoak. Beharrezkoak dira sortzaileak, disziplina artistiko guztietakoak. Beharrezkoak dira ikusleak, sortzaileen lanetatik edango dutenak. Beharrezkoak komunikabideak zabalkundea emango diotenak. Beharrezkoak hezitzaileak eta gurasoak, transmisiorako ezinbesteko katebegiak. Beharrezkoak antolatzaileak, programatzaileak, teknikariak… Eta baita instituzioak ere, konpromisoa hartu eta baliabideak jarriko dituztenak gainontzeko eragileen esku». Horixe da, hain zuzen Galdakaoko Udalaren apustua: plaza berri bat eskaintzea euskal kulturaren ekosistemari.

Apustu horren alde egin du Iñigo Hernando alkateak ere: «Garai zailak datoz. Beste gai batzuek aurre hartu duten garai honetan, kulturaren premia aldarrikatu nahi dugu, eta argi dugu kulturak administrazioen bultzada behar duela; bultzada politiko garbia».

Euskal kultur ekosistemarentzak oinarri sendoak ipini beharra aldarrikatu, eta horretan indar egiteko konpromiso gisa aurkeztu du Sormene alkateak: «Garai zail hauetan, plazak desagertzen ari diren egunotan, plaza berri bat eskaini nahi diogu Galdakaotik euskarari, kulturari, emakumeari, geure buruari».

Ildo berari heldu dio Barandiaranek ere: «Euskara eta euskal kultura ahotsa galtzen ari da, eta oso ilun dagoen sasoi honetan euskal kulturarentzat argi bat izan nahi du Sormenek».

Egitarau oparoa. Egitarauari berari dagokionez, 14tik 18ra, astegunez, ikastetxeentzako prestatutako tailerrak izango dira goizetan, hainbat disziplinaren inguruan. Arratsaldez, errezitaldi, antzerki, kontzertu eta bestelako emanaldi irekiak izango dira.

Asteburuarekin batera, Durangoko Azokako Ahotsenea helduko da Galdakaora. Liburu eta diska aurkezpen etengabeak izango dira 19 eta 20 larunbat eta igandean, eta baita kontzertu, ipuin kontaketa eta dantza saioa ere.

Hartu beharreko babes neurriak kontutan hartuta aforoa nahiko mugatua izango den arren, edonork jarraitu ahal izango ditu ikastetxeei zuzendutakoak diren ekintzak ez beste guztiak, eta edonondik, zuzenean eskainiko baitira streaming bidez.

Egitaraua ikusi, parte hartzaileen berri izan, egitasmoaren nolakotasunak ezagutu edota emanaldiak zuzenean jarraitzeko www.sormene.eus webgunea sortu dute. Baina gainera, Binkek eguneroko jarraipena egingo du Facebook, Instagram, Twitter eta webgune honen bitartez.

Ondo etorri beraz, Binkek Sormenerentzako sortu duen atal berri honetara!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Herriko negozio txiki guztien erakusleiho izango den ...

Hurrengo albistea

EGITARAUA | Galdakaoko Gabonetako kultur eskaintzan 19 ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • ElkarrizketakSormene

    Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

    2020-12-23
    Binke
  • AktualitateaSormene

    Zabalik da liburu eta diskak Sormenen eta Ahotsenean aurkezteko epea

    2022-04-05
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormeneren Bideorally lehiaketa 16 urteko lau gaztek irabazi dute

    2023-05-01
    Galdakao
  • Sormene

    Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak errezitaldi musikatua eskaini dute Sormenen

    2020-12-15
    Binke
  • Sormene

    Doinu ilunenak Hilotz taldeak ekarri ditu Sormenera gaur, «Aske» lana aurkeztuz

    2020-12-20
    Binke
  • Sormene

    Karmele Gorroño ilustratzaileak eskaini du gaur Sormeneko lehenengo tailerra

    2020-12-14
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu