ARGAZKIAK | Atzo amaitu zen Sormeneko udazkenekoa, bi musika saiorekin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Atzo, azaroak 5, amaitu zen Sormeneko udazkeneko ekinaldia. Musika izan zen protagonista azken egunean eta bi saio eskaini zituen Galdakaoko sorkuntzen plazak: ‘Trakamatraka’ perkusio musika-tresnak sortzeko tailerra eta Libe Goitiaren liburuan oinarritutako ‘Fast Fatum’ kontzertua. Ekintza bietan izan zen BINKE 35 irudi hauek batzeko.
Laugarren urtea bete du Galdakaoko sorkuntzen plazak, Sormenek. Eta bere bi ekinaldiekin amaitu ere, udaberriko zein udazkenekoa. Atzo domekarekin amaitu zen udazkenekoa bi saiorekin: Trakamatraka’ perkusio instrumentuak sortzeko tailerra eta Libe Goitiaren liburuan oinarritutako ‘Fast Fatum’ kontzertua.
Musika-tresnak sortzeko tailerrak dozenaka ume eta familia bildu zituen Iturrondoko karpan goizean zehar. Arratsaldean berriz Torrezabalen Libe Goitia galdakoztarraren liburuan oinarritutako ‘Fast Fatum’ kontzertu poetikoa ikusteko aukera izan zen Torrezabal Kultur Etxean.
Honetan Ane Legarretak, Haize Huegunek, Izaskun Simonek, Begoña Rodriguezek, Natalia Sanchezek, Maider Legarretak, Elene Uribarrik eta Divenirek parte hartu zuten eta ahots eta musika-tresnak ezberdinak entzun ahal izan ziren.
Ekintza bietan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 35 irudi: