«Marti zein martxo»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2018ko otsaila
Urtearen hirugarren hilabeteari «martxo» deritzagu, baina Gorbeialdean «marti» be badarabilgu oraindik. Biak maileguak: marti < lat. martis-etik dator eta martxo < lat. martius-etik. Marte «gerraren jainkoa» zan erromatarren mitologian. Marti, zaharragoa da martxo baino. Latineko martius berba, bilakatzen joan zan gaztelerara bidean, «1. yod» bitarteko. Hau da, martius > martxo > marzo (fortiare > fortxar(e) > forzar, lez, (hortik «bortxatu»). Euskerak, bilakaeraren erdian hartu eban mailegua eta zaindu «TX»; gazteleraz «Z»-raino joan da.
Horregaitik, euskerak gorde dituen erdibideko maileguak interesgarriak dira gazteleraren diakronia argitzeko.
Gorbeialdean non darabilgun «marti»? Ba aiko, martizena, astearen bigarren eguna; marti-zozoa, txori-habiaginen goiztarrena; marti-oilarra, oilarretan estimatuena; marti-gari lur hotzetan ereiten dan gari mota; marti-kakatsu, martiaren azkena eta apirilaren hasiera; Andra Mari martiko, kukuaren etorrera garaia gurera; martiko lorea, ez balitz hobea (esaera); etab.
Zein erabili? Biak.Bi beti bat baino gehiago euskeraren aberasbidean!