«Metalaren hitzarmena», Igor Villaverde
Igor Villaverde Garmendia
BINKE / 2019ko iraila
Metalaren hitzarmena
Zeini ez dio axola metalaren hitzarmenak? Zeini ez dio axola 53.000 familien hobekuntza sozialaren aldeko borrokak? Bizkaiko industria eta gizartea kontrolatzen duen Patronalaren aurkako borroka da, 2001-2003 urteetan eraginkortasun orokorreko hitzarmena adostu eta 2008-2011. urteetan gutxiengoak adostutako beste hitzarmen baten ondorioz etorritakoa. Aldaketa 2012an etorri zen, urte honetan Espainiako lan erreforma onartu eta haren ondorioz aurreko guztiak ezeztatu baitziren.
Ordea, 2013an FVEM-ek probintziarteko hitzarmena atzera bota zuen eta horren ondorioz, ordura arte adostutako guztiak, ez zuen ezertarako balio izan. Bizkaiko gizartean nagusi eta adierazgarriena den sektorea Espainia eta bertako langileen estatutuaren eskuetara igarotzea ekarri zuen horrek. Eta beraz, niri asko axola dit. Pentsaera ezberdin bat ez da elkartu 1979tik, eta horrek bistan utzi du langileon borroka bateratua ezinbestekoa dela zerbait lortu ahal izateko. Gizartean jende askori eragiten dion hitzarmena da, gure seme-alabek egoera gogorrak bizi beharko dituzte bestela gure belaunaldiak ez badu gure gurasoek lortu zutena defendatzeko borrokatzen. Horregatik, metalaren hitzarmena defendatzea da helburua.