BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-03
      0
    • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

      2025-06-03
      0
    • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

      2025-06-03
      0
    • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

      2025-06-03
      0
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Mikel Crespo: «Goizero itzartzen naiz zein zorionekoa naizen pentsatzen»

Mikel Crespo: «Goizero itzartzen naiz zein zorionekoa naizen pentsatzen»

Binke
2022-03-22
1230
0

Mikel Crespo, Deportivo Alaveseko entrenatzailea
BINKE / 2022ko martxoa

«Klubak emakumeen futbolagatik egiten duen apustua irmoa eta serioa da»

Mikel Crespo Aguilar
1991, Galdakao

Zuzenbidean ikasketak egin arren, futbola izan du beti pasio, eta gaztetatik ibili da Mikel Crespo kirol honen bueltan, baita ikasketei dagokionez ere: UEFA Pro futboleko goi-mailako kirol-teknikari ikasketak egin zituen eta entrenamendu-metodologiako zuzendaritza ere, Espainiako Futbol Federazioaren bitartez. Deportivo Alaves Gloriosas taldeko entrenatzailea da gaur.

ARGAZKIAK: Gotzon Almaraz
TESTUA: Jon Gomez Garai

Galdakaoko Lanbide Futbol Eskolatik eta Lemoako Harrobi taldetik igaro ostean Deportivo Alaves klubean dabil buru-belarri Mikel Crespo entrenatzailea. Ez edozelango lanetan gainera, emakumezkoen lehenengo taldea entrenatzeko ardura baitu Crespok lehenengoz. Bada, estreinako aldi horretan taldea lehenengo mailara igotzea lortu du galdakoztarrak! Gasteizera gerturatu da Binke, bere lan-esparru berria ezagutzera.

Emakumezkoen futbolean esperientziarik izan gabe ere, Deportivo Alavesek 2020an fitxatu zintuen euren lehenengo taldea gidatzeko. Zelan gogoratzen duzu proposamena? Guztia dator 17/18 denboralditik, Deportivo Alavesek antolatzen duen DACI kanpus internazionalean parte hartzeko deitu nindutenetik. Handik emakumeen «scouting» arloan aritzeko proposamena egin zidaten eta lehenengo taldearen analista aritu nintzen 18/19 denboraldian. Hurrengo denboraldian euren bigarren entrenatzaile izatera igaro nintzen eta orduantxe ezagutu nuen taldearen egunerokotasuna.

Beste pauso bat baino ez zitzaizun geratzen, beraz. Hori da, denboraldi horretako otsailean lehenengo entrenatzaile izatea proposatu zidaten. Eta beraz, zure aurreko galderari erantzunez, proposamena erraz gogoratzen dut, ez nuen bi aldiz pentsatzeko beharrik izan-eta. Horrek klub profesional bat bertatik bertara ezagutzeko aukera eman zidan. Eta esan barik doa, aukera hori ez dut inoiz ahaztuko klub honi esker.

Eta ez duzu lehenengo taldea bakarrik entrenatzen, taldea estreinakoz lehenengo mailara igotzea ere lortu zenuelako! Zelan lortu zenuten? Denboraldi luze bezain zaila izan zen. Pandemiak, gainera, guztiak zailtasun puntu bat gehiago izatea ekarri zuen: atzeratutako norgehiagokak, klubeko bapateko bajak positiboengatik… zaila izan zen guzti hori kudeatzea, baina klubeko zuzendaritzatik lan bikaina egin zen eta azkenik lortu genuen talde honek hainbestean amestu duena: Primera Iberdrolara igotzea.

Zer ekarri zuen zuretzat igoera horrek? Ba imajinatu… Lehenengo mailara igotzea eta futbol talderik onenen aurka jokatzea, batetik bestera bidaiatuz… horrek ilusio eta motibazio handia pizten du. Beti amestu duzun hori errealitate bihurtzea suposatu zuen.

Eta pertsonalki? Poztasun eta betetasun ezin handiagoa ekarri zidan horrek. Eta denbora pasa ostean konturatzen zara benetan lortu genuenaz, ez baita erraza kategorian gora egitea, izan lehenengo mailara zein beste edozeinetara.

Gasteizera iritsi arte mutilen talde xumeagoak gidatzen ibili zara Bizkaian. Alavesek beraz, kirol honetan profesional izateko aukera eman dizu? Hala da, eta ezin diot gehiago eskertu klub honi. Beti izan dut amets nire aisia eta pasioa ogibide bilakatzea, eta dagoeneko horretan aritzea ikaragarri baloratzen dut: goizero bertara etorri ahal izatea, entrenamenduak prestatzera, gurea eta beste talde batzuk ikertzera, norgehiagokak lantzera…

Kontziente zara bizi duzun pribilegioaz? Hori esatera nindoan orain! Goizero itzartzen naiz zein zorionekoa naizen pentsatzen. Eta horrek motibatu egiten nau egun bakoitza hobetzen jarduteko, ikasten eta gozatzen! Gainera nire lehenengo aldia da klub profesional batean eta beraz, lan egiteko moduetara egokitu behar zara. 

Zelakoa izan da prozesu hori? Horretan ere zorionekoa izan naiz, Deportivo Alaves oso klub familiarra delako eta egokitzapen bai ikasketa prozesu guztiak arinak izan direlako.

Gazte zinela, Galdakaon bertan, imajinatuko zenuke antzekorik? Imajinatu behintzat, ziur ezetz! (barreka) Egia da beti amestu dezakezula eliteko talde bat entrenatzearekin, ezta? Horretan sinistu nuen nik, eta saiakera behintzat egingo nuela gaztetxotik izan dut argi, sikieran aukera sortzen zitzaidanerako —eta sortuko balitz— nire burua ahalik eta prestatuen izateko.

Prestakuntza hori zure aurreko taldeei ere zor diezu? Ez izan horren dudarik. Beti pentsatu dut orain bizitzen ari naizena Lanbide eta Lemoako Harrobi taldeetan egindako lan, ahalegin, esfortzu eta ikasketari esker izan dena.

Maila-igoera lortu osteko prentsaurrean, garaipen hori zure ilobei eskaini zenien. Zergatik? Akabatu egin behar ninduten bestela! (barreka) Egia esan, gaztetxoak dira eta euren lehenengo futbol-partidak gu ikusten izan dira, baina beti telebista edo internet bidez, orduan partiduak publiko barik jokatu behar genituelako. Azkena izan zen publikoarekin jokatu genuena, eta horretara ezin ilobak etorri! Zelan ez nien ba maila-igoera eurei eskainiko! (irribarretsu)

Baina ziur Galdakaotik beste norbaitek ere jarraituko zaituena! Familia beti hor egon da. Partiduren bat ona izan ez denean ere lehenak dira zuri animoak ematen, zure ondoan egoteko behar den lekura bidaiatzen. Familia izan dut amestu dudan horretara bidean bultzatu nautenak. Beraz, guzti hau eurei esker ere bada.

Zelaira irteten zarenean begiratzen dituzu? Futbol-zelaira irten, aulkian eseri eta egiten dudan lehenengo gauza horixe da, hain justu, familia non dagoen begiratzea. Senideak harmailetan eserita ikusteak segurtasuna ematen dit. Eskolartean nenbilenean egiten nuen eta ohitura hori profesionaletan ere mantentzen dut.

Galdakao aipatu dugu lehen. Badakizu berreskuratu egin dutena emakumezkoen futbol taldea, ezta? Bai! Eta berri zoragarria iruditu zitzaidan! Taldea nahikotxo jarraitzen dut, nahiz eta oraindik ezin izan dudan —gure egutegiagatik— eurek ikustera joan. Berri zoragarria da, bereziki, herriko neskatila gaztetxoek herrian bertan jokatzeko aukera izan dezaten. Aurrerapauso ezin hobea da kirolarentzako.

Zein aholku emango zenieke Alavesetik? Lehenik, egiten dutena baloratzea. Ulertzen dut sakrifizio handia izan daitekela lanean edo ikasten ordu asko eman ostean entrenatzera joan behar izatea. Baina ahaleginak merezi duela esan gura diet. Eta ahalegin horretan ari direla badakit. Ahalegin horrekin, atzetik etorri daitezkeen neskatilentzako eredu izaten ari dira. Baina noski, gozatzeko gomendioa ere emango nieke, azken finean, futbola gozatzeko baitago.

Orain gutxi Amorebieta taldean Iñigo Velez de Mendizabalekin egin dutena ikusi dugu. Talde osoaren hutsak ordaintzen al ditu entrenatzaileak? Normalean, bai. Emaitzak espero direnak ez direnean, soka beti alde beretik hausten da. Baina ogibide hau aukeratzen dugunean badakigu zer ari garen arriskatzen: errazagoa da errua bati leporatzea hogeita bosti baino. Hala ere, errua ez da beti entrenatzailearena, kanpoko faktore asko daudelako egoera batzuk kontrolaezinak egiten dituztenak. Horrekin bizitzen ikasi behar dugu entrenatzaileok.

Zuk kontratua ekainera arte duzu. Zure etorkizunaz hitz egin duzue honezkero? Orain taldearen helburuetan jarri gura ditut nire indar guztiak. Horixe da orain garrantzitsuena. Behin horiek lortuta eta denboraldia amaituta, gertatu beharrekoa gertatuko da.

Eta zeintzuk dira helburu horiek? Lehenengo mailan jarraitzea beste urte batez. Eta horretan nabil, ahalik eta posturik altuenetara igo ahal izatea partiduz partidu. Momentuz behintzat jaitsiera postuetatik urrun gabiltza, baina matematikoki ziurtatu behar dugu oraindik.

Bide zaila egiten ari zaizue? Denboraldi oso ona egiten ari gara. Bereziki lehenengo buelta oso ona egin genuen, emaitza oso erregularrak lortu genituen, gol gutxi sartu zizkiguten… eta horrek lehenengo mailako debuta modu onean hasteko aukera eman zigun.

Portzierto, entrenatzailea da jokalarietara egokitu behar dena, ala alderantziz? Bien arteko nahasketa da. Futbolagatik sentitzen duen horri fideltasuna gorde behar dio entrenatzaile batek. Eta uste dut ez duela inongo zentzurik zure jokalariei eskatzea zuk sentitzen edo konpartitzen ez duzun zerbait. Baina era berean, ez luke zentzurik izango ere zure jokalariei eskatzea euren gaitasunen gainetik dagoen zerbait.

Orduan, zein da oreka? Jokalari bakoitzetik bere onena ateratzen jakitea eta talde osoaren ezagutza izatea, euren arteko sinergiak edo konexioak bilatzeko. Garrantzitsua da etekin indibidual bakoitzak bere onena ematea taldeari, talde-lanaren emaitza bere osotasunean hobea izan dadin.

Ondo zaintzen al zaituzte Gasteizen? Oso ondo! Lanerako giro oso ona aurkitu dut hemen gainera, oso sanoa, pertsona bikainekin… Bikain hartu naute lau urte hauetan Gasteizen eta Araban, oro har.

Klubak emakumeen futbolagatik apustu egiten duela sentitzen duzu? Bertara iritsi naizenetik klubak emakumeen futbolagatik egiten duen apustua irmoa eta serioa dela igarri dut. Beti saiatzen da gainera hobetzen eta hazten, eta hori da inportantea.

Zer eman dizute Gloriosek, orain arte jaso ez duzunik? Hitz egin dugun profesionaltasuna, bereziki. Gozamen hutsa da ekipo honekin lan egitea, gizatasun ikaragarria dago hemen, staff teknikoa, kirol-zuzendaritza, jokalariak… denok zentzu berean ari gara arraunean.

Non ikusten du Mikel Crespok bere lekua urte batzuen buruan? Buff! (irribarretsu) Inork ez badaki bizitzan zer gertatuko den, futbolean are gutxiago! Baina zerbait argi badut topera jarraituko dudana da, nire zaletasuna ogibide eta bizimodu bilakatzen jarraitzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Arrakastak feminismoa hil du», Ainara G. Goitiandia

Hurrengo albistea

ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Oier Goitia: «Euskara kartzeletara heltzea ezinbesteko dugu presook ere»

    2021-05-21
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Argiñe Belakortu: «Covida ez da Australiara heldu eta normal bizi izan gara beti»

    2021-03-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jesus Muñiz: «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da»

    2017-11-17
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jon Azkueta: «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ane Villate: «Erronka bat izan da liburua kaleratzea»

    2021-01-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Josu Sierra: «Ikasturtea errepikatzeak ez du ezertarako balio»

    2017-05-19
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

Galdakaoko udalbatzak tokiko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak ematea onartu zuen duela bi urte eta neurriak izandako...
  • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

    Galdakao
    2025-06-03
  • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

    Galdakao
    2025-06-03
  • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

    Galdakao
    2025-06-03
  • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...