Patri Espinarrek urrezko lau domina lortu zituen Munduko Wallball Txapelketan

Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza

Pasa den astean Munduko Wallball Txapelketa lehiatu zen Leeuwarden, Herbehereetan, eta Patri Espinar entrenatzaile usansolotarrak bertan hartu zuen parte. Euskal selekzioak urrezko lau domina eta zilarrezko hiru eskuratu zituen.

Patri Espinar pilotari usansolotar ohia euskal selekzioaren entrenatzaile dabil eta taldearekin parte hartu zuen pasa den astean Leeuwarden, Herbehereetan, antolatu zen Munduko Wallball Txapelketan.

Euskal selekzioak zazpi domina lortu zituen, urrezko lau eta zilarrezko hiru. Olatz Arrizabalaga eta Mikel Beldarrain banakako lehian irabazi zuten, eta binaka eta bikote mistoetan ere nagusi izan zen euskal selekzioa.

Zazpi herrialdek hartu zuten Wallballeko lehiaketa bateratua antolatutako lehen aldian: euskal selekzioak, Argentinak, Belgikak, Erresuma Batuak, Valentziak, Herbehereek eta Puerto Ricok.

Euskal selekzioaren emaitza guztiak ezagutu daitezke Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren webgunean.