
Paula Cano: «Michiganen amets batean bizi naizela iruditzen zait»
Paula Cano, Michiganeko galdakoztarra
BINKE / 2024ko azaroa
Jaiotzez: Galdakao.
Gaur egun: Weidman herrian, Michiganen.
Jaiotza urtea: 2009.
Ikasketak: DBH.
Zertan dabil: DBH ikasten.
Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Ordu diferentzia izan zen bizi nuen lehenengo aldaketa zaila. Sei orduko diferentzia dago, orduan, lehenengo astea goizeko 5:30-6:00etan esnatzen nintzen eta nahiko nekatuta nengoen egunean zehar. Gainera, orain hemen nagoela Galdakaoko lagunekin edota familiarekin hitz egin nahi dudanean ordu aldaketa kontuan izan behar dut eta askotan ezin dut haiekin hitz egin. Beste aldaketa handi bat janaria izan da. Hemego janari gehiena izoztua da, hanburgesa eta patata frijitu asko jaten dira, orein okela asko jaten da…
Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Weidmanek errepide luze eta zuzen asko ditu, etxebizitza guztiak etxeak dira, ez dago apartamentu bat ere ez. Gaua heltzen denean zerura begiratzerakoan izar asko ikusten dira, zoritxarrez galdakaon hori ez da gertatzen. Hemengo egunsenti eta ilunabarrak oso politak dira ere. Galdakaon mendiz inguratuta gaude baina hemen dena laua da, ez daude mendirik, ezta ia aldapa bat ere ez.
Zeren falta somatzen duzu han? Familia eta lagunak faltan somatzen ditut, nire ahizpa Martinarekin saskibaloira jolastea, edo nire lagunak besarkatzea… nahiz eta haiekin hitz egin diztantzia nabaritzen da. Janaria asko faltan botatzen dut ere. Nire ahizpa nagusiaren galletak edo nire gurasoak sukaldatzen duten edozer. Beste gauza bat ez nuena espero eta faltan somatzen dudan ibiltzea da. Hemen dena urrun dago, dendak, lagunen etxeak eta ikastetxera joateko norbaitek kotxean eraman behar nau.
Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Michiganen laku asko eta oso politak daude. Bestalde, orokorrean hemengo dendak eta supermerkatuak harrigarriak dira. Denetarik aurkitu dezakezu eta kopuru oso oso handietan. Janariarekin jarraituz, janari frankizietara joatea beharrezkoa da, Wendy’s, Krispy Cream, Dairy Queen… probatu. Bestalde, futbola oso famatua da eta High School, unibertsitate edota NFL-ko partiduak oso dibertigarriak dira.
Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Ez dakite asko egia esan. Bueno, nik kontatutakoa badakite. Galdakao Espainiaren iparraldean dagoen Euskal Herriko herri bat dela badakite. Leku guztietara oinez joan gaitezkela, gure etxe gehienak apartamentuak direla, Ibaizabal gure herriko saskibaloi taldea dela, …
Zer dakite gure herriaz? Hotz asko egiten duela banekien, mundu guztiak esaten du baina ez nuen uste hainbesterako zenik. Laku famatu asko daudela ere nekien, eta baita ‘Thanksgiving’ egun oso garrantsitsua dela. Egia esan hasieran ez nekien askorik.
Zer zenekien zu hangoaz? Galdakaora bueltatuko naiz ikasturtea bukatzen denean. Etorkizunean Estatu Batuetako unibertsitate batera joatea nahiko nuke, hemengo bizitza asko gustatzen zait eta nahiz eta Galdakaon alde batera utzi nuen guztia faltan somatzen dudan, amets batean bizitzen nagoela iruditzen zait. Nire familia Galdakaon dago baina Ameriketan familia berri bat aurkitu dut.
Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Auskalo! Batek daki! Oraingoz, oraingoa bizi, ez daukagu etorkizunerako asmorik. Hala ere, esperimentu txiki bat daukagu. Erleen munduan barneratzen hasiak gara, erlauntza batzuk ditugu, hemen, Lanzaroten ohiz koanpokoa den gauza bat. Oraingoz, ikasten gaude eta guretzako eta lagunentzako bakarrik eztia daukagu. Ikusiko dugu zelan garatzen den kontua.