PSEk Galdakaoko tentsio handiko bizitegi-eremuak izendatzea eskatu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko PSE-EE
Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostena kontuan hartuz, Eusko Jaurlaritzari Galdakaoko tentsio handiko bizitegi-eremuak izendatzeko proposamena egitea eskatu dio PSEk Udal Gobernuari. «Udalak ekimena hartu behar du Etxebizitzaren Legeak jasotzen dituen neurriak lehenbailehen ezarri ahal izateko», adierazi dute sozialistek.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen alokairuari eta tenkatutako eremuei buruzko azterketa egin du eta EAEko 41 udalerri tentsiopeko eremu izendatu ditu, tartean Galdakao. Honi esker alokairuen prezioa eusteko neurriak ezartzeko aukera izango da herrian.
Horretarako, Galdakaoko Udalak izendapena egitea proposatu behar dio Eusko Jaurlaritzari eta hau egitea eskatu dio Galdakaoko PSE-EEk Udal Gobernuari. Mozio baten bitartez egindu du Galdakaoko udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran.
Victor Trimiño sozialisten bozeramaileak azaldu duenez, «Galdakao ez dago etxebizitza duin bat lortzeko dagoen gizarte-arazotik kanpo; arazo hori bereziki larria da bai gazteen kasuan, etxebizitzaren prezioak, alokairuan edo jabetzan, emantzipatzeko eta bizi-proiektuak garatzeko oztopo baitira; baita etxebizitza baldintza duinetan eskuratzeko zailtasun handiak dituzten zenbait kolektiboren kasuan ere, bereziki kalteberak direnak».
«Etxebizitzaren Euskal Behatokiak aurkeztu duen txostenak aukera emango luke Galdakao partzialki tentsionatua dagoen udalerri izendatzeko, zehazki, Aperribai eremuan eta, horrela, Estatuko Etxebizitzaren Legeak eremu horietarako jasotzen dituen neurriak ezarri ahal izango lituzke bertan», azpimarratu du.
Zehazki,« aitorpen horren oinarria izango litzateke distritu horretan hipotekaren edo alokairuaren kostuaren batez besteko karga aurrekontu pertsonalean edo bizikidetza-unitatean gehi oinarrizko gastu eta hornidurak familien batez besteko diru-sarreren edo batez besteko errentaren % 30etik gorakoa izatea».
Honek, Trimiñoren esanetan, «Galdakaoko etxebizitza-politika bultzatzea ekarriko luke, gaur egungo udalaran politika eskasa, kontraesankorra, ez-eraginkorra eta anbizio gutxikoa baita».