«Qatar Mundiala odoletan», Ainhoa Alvarez
IRITZIA
Ainhoa Alvarez
BINKE / 2022ko abendua
Sei kirolari galdakoztar gonbidatu ditu Binkek domekan amaituko den gizonezkoen Qatarko futbol Mundialaren harira duten iritzia ematera. Horren baitan dago ondoko iritzi hau kokatuta.
Gizonezkoen Qatar mundiala, estatu askoren egoeraren ispilu. Mundiala hasi aurretik pil-pilean zeuden Qatarreko giza eskubideen aurkako protestak, baina arbitroak txistua jo eta eskubide eta egoera negargarriak desagertu dira.
Gizonezko cis-hetero futboleroak golak ospatzen dauden bitartean, Qatar diktadurak homosexualitatea eta LGTBIAQ+ kolektiboa ilegaltzat hartzen ditu. Emakumeenganako tratuak tamalgarria izaten jarraitzen du eta ez ditzagun ahaztu 6500etik gorako heriotzak, mundiala eraikitzeko egon diren segurtasun falta eta lan baldintzak direla eta.
Helburua dirua, eta betikolez kaltetutako pertsonak kolektibo gutxituak.
Nazka, tristura eta amorrua lotzen dituen sentimendu baten aurrean nago. Ez dut ulertzen nola «futbolak bakarrik» mundua alda dezakeen. Baina gure mutur aurrean daukagu erantzuna eta irtenbidea: zer gertatuko litzateke munduak mundiala ikusteari utziko balio? Badakit Qatar eta antzeko herrialdeen helburua berdina izango litzatekeela: dirua eta negozioa. Baina ez duzue uste giza eskubideek aldaketarako joera hartuko luketela?
Agian bai, agian ez. Ez dakit, baina ixo eta kendu erditik, ez dut telebista ikusten ta.