«San Inazioak», Manu Etxebarrria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2023ko uztaila
Sinismenduna izan edo izan ez, uztailaren 31n San Inazio eguna ospatzen dogu Gipuzkuan, betez be Loiolan eta Bizkaian, Gorbeian Igiriñaoko ermitan. Loiolan, San Inaziok eta sortutako Jesuiten basilika ederra daukagu. Igiriñaoko ermita, ostera, txikia da baina mendizale asko joaten da meza entzun eta jaia ospatzen. Goazen jai honen izena aztertzera. Inazio, gaztelerazko Ignacio-tik jatorku eta hau latineko Ignatius-etik. Iñaki izena, be erro berberetik dator baina S. Aranak euskerara egokitua, beste izen askoren artean. Iñigo izenaren jatorria Eneko da eta era honetara joan da bilakatzen erderazko aldaerak bitarteko: Eneko > Enego > Enigo > Inigo > Iñigo. Beharbada, batek baino gehiagok, Iñigo eta Iñaki izenak nahastu egiten ditu baina jatorri ezbardinekoak dirana argi be argi dago. Nondik ba orduan nahasketa? Ba, Aiko. Loiolako Iñigok Antiokiako San Inazioren izena hartu euskun, beste eleizako ospetsu askoren antzera, aikor, esaterako, gure Aita Santu Jorge Mario Bergoglio, Asis-ko Frantzisko deunaren izenagaz. Jakina, Loiolako Iñigo eta Iñaki, pertsona berbera danez, hortik etorri leiteke nahastea. Tira, jaia ondo ospatu eta kantatu: «Inazio, gure patroi handia…».