Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte gaur arratsaldean Usansolon

Argazkia: Peio Zamalloa.

Euskal Herriko kaleak klopaz betetzen ari dira gaurko egunean, eta Usansolon ere Santa Ageda bezpera ospatuko dute gaur arratsaldean. Zehazki, 19:00etan irtengo dira herritarrak «makila eskuan, ohitura zaharrak mantentzera».

Tradizioari helduz, Santa Ageda bezpera ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan goizeko lehen ordutik.

Usansolon Arratiako koruak abestu ditu lehenengo klopak goizean-goiz, eta arratsaldean herritarren txanda izango da.

Unkina plazan batuko dira 19:00etan, «makila eskuan, ohitura zaharrak mantentzera».

situs togel

situs toto