«Tertzioa»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2021eko azaroa
Beste berba asko lez, «tertzio» be latinetik hartu dogu eta Gorbeialdean asko darabilgu beste sinonimo batzuekaz batera. Tertzio, latineko «tertius» —tercero, gazteleraz— adjetiborik harakoa da. Hiru, zenbaki ordinal hori, guk erromatarren ordutegi zaharretik hartu dogu.
Erromaterren ordutegi zaharreko eguerdi-artea, sei zatitan banatzen zan. Aikomenzan: «Prima, secunda, tertia, quarta, quinta eta sexta». Uda partean, goizeko seiak ingurutik hamabietara eta neguan zortziak ingurutik hamabietara banatzen ziran sei orduok. Hortik ba, hamabiak = sexta hora, eta /e/ tonika laburraren diptongazio bidez, «siesta».
Gaur, beranduago botaten dogu siesta, biao edo bekanekoa. Tertzio berba dala-eta, erromatarren eguerdi-arteko hirugarren ordua da, ohetik jagi, barausi eta erantetordu, eguneko era bateko edo besteko beharrak egiteko.
Erabilerara bagoaz, tertzio, testuinguru baten baino gehiagotan darabilgu. Ordua edo garaia adierazteko: «Tertzioz joan ohera tertzioz jagiteko». Neurria adierazteko: «botila-ardaotik erdi-tertzioa edan dau». Unea edo lekua adierazteko: «herriaren erdi-tertzioan dago eleizea». Oraindino tertzioz gabilz berba hau galdu ez egiteko. Hala bedi!