«Txorien zoria»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko martxoa
Euskal Herrian era askotako txoriak daukaguz, nagusiena saia eta txikiena txepetxa. Txori batzuk bertokoak doguz eta beste batzuk sasoika datozenak. Hegaztiok, «txori» izenez ezagutzen doguz, baina jatorrizko hitza «zori» da. Hasiera batean «zori» esan arren, denboraren podazuz, berba horren hasierako /z/, bilakatzen joan da: z>x>tx, hau da, zori> xori>txori ahoskatzeraino. Gaur egun, jatorrizko «zoria» badarabilgu baina «suerte» zentzuagaz, horra hor: «zorion/zorioneko/zoritxar/zoritxarreko /zorigaizto/zorigabeko» etab. Kasu honeitan, «zori», izatez, txori da, baina erromatar aztien interpretazioen arabera, eskumako «zoriak» baikorrak ziran eta ezkerrekoak ezkorrak. Erromatarrak adituak ei ziran txorien munduan, baina euskaldunok be ez ei gara gitxiago izan. Bizitzaren joanean, «zori» hitza kontzeptu mailarako darabilgu, eta «txori» hegazti arrunterako. Gure historiara begiratuz, aspalditxoan sortzen gagozan aldaketa eta kutsaduraren ondorioz, eskastu egin jakuz gure txori autoktonoak, eta gure biosfera sano zaintzen ez badogu, «denboreak agertuko deusku edurra mendian». Zein izango ete da gure txorien zoria?