
Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Creatas
Bihar, ekainak 6, Unkina eskolako jaia antolatuko dute 16:30etik aurrera. Besteak beste, askaria, tailerrak eta diskofesta eskainiko dituzte arratsaldean zehar.
Udarekin batera, ospakizunak heltzen dira herrietara, eta eskolek ere ikasturteari agur esan ohi diote ekainean zehar. Unkina eskola usansolotarrak bihar antolatuko du amaiera jaia, batez ere umeei zuzendutakoa.
Ospakizuna 16:30ean hasiko da eta arratsaldean zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte, txikienek parte hartu ahal izateko.
Besteak beste, askaria, tailerrak eta puzgarriak eskainiko dituzte, eta diskofesta antolatuko dute ere 18:30ean.
«Eskolako kamisetagaz etortzera animatzen zaituztegu», adierazi dute eskolatik.