«Urri bigarrena», Manu Etxebarrria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2023ko urria
Gure kalendarioko hamargarren hilabetea, urria, izenez nagusitu arren, bizkaieraz, urri bigarrena be deritxagu eta, irailari, urria. Etimologiara bagoaz, urria=eskasa, litzateke eta urri bietako garai hori uzta urriko edo eskasekoa danez, ba hortik jatorko izena. Erromatarren hamabi hilabeteko «Calendario Julianoa» erabarritzearen aurreko kalendario zaharrera bagoaz, azkenengo lau hilabeteak: september, october, november eta december, ziran, zenbakia aurretik eta jarraian, imber=euria, berbagaz konposaturik. Erromatarren, october, zortzigarren hilabetea zan, baina Kristo aurreko 46. urterik hona, hamargarrena izatera etorri da. Euskaldunok, mailegu gisa hartu arren, naturaren uztagaz lotu dogu, beste hilabete askoren antzera. Beraz, kalendarioa geurera ekarri dogu eta geurea be egin dogu. Erromatarren «euri» aipamena, geurera be akarri geinke, udagoienean, etxeetan teilatuko hegaletarik harako itoxurak hartzeko eta batez be antzinatean, ola eta errotetan gurpil-eragilea martxan jartzeko ur ugari behar zalako euren antaparetan. Orain ura etxera jatorku, baina munduko sikate eta uriolakaz, adi aldaketa klimatikoari.