Usansolotarrek herriko erdigunean metro geltokia eskatzen jarraitzen dute eta zapaturako, irailak 27, manifestazioa deitu dute Unkina plazatik.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak Metroaren 5. linearen proiektua aurkeztu zutenetik, honen kontra agertu dira usansolotarrak eta Geltokia Erdigunean plataformak hainbat mobilizazio antolatu ditu honen harira.
Urriaren 5ean geltokia herriko erdigunean ezartzeari buruzko herri galdeketa egingo dute eta honen aurretik, manifestazioa deitu dute zapaturako, irailak 27.
Martxa 12:30ean abiatuko da Unkina plazatik eta plataformatik herri osoa deitu dute mobilizaziora.