Mantentze lanen ondorioz, Usansoloko kiroldegia itxiko dute bariku goizean. Igerilekua aldiz, egun osoan zehar egongo da itxita.
Usansoloko Udalak jakinarazi du herriko kiroldegia itxita egongo dela barikuan, irailak 12, mantentze lanen ondorioz.
Kiroldegia itxita egongo da 09:00etatik 13:30era eta igerilekua aldiz, egun osoan zehar ez da erabilgarri egongo.
Udalak azaldu duenez, hobekuntzak egingo dira eta barkapena eskatu du eragozpenengatik.