Usansoloko ludotekan izena emateko epea zabalik dago

Argazkia: BartCo

Usansoloko Udalak epea zabaldu du udal ludotekan izena emateko. Irailaren 10era bitarte egin daiteke Txapelena baserrian edo webgune bitartez.

Irailaren 15etik aurrera Usansoloko udal ludotekaz gozatzeko aukera izango dute herriko familiek eta honetan izena emateko epea zabalik dago hilaren 10era bitarte.

Txapelena baserrian egin daiteke dokumentu hauek aurkeztuz: aitaren, amaren edo tutorearen NANaren kopia; familia-liburuaren kopia, jaiotza-ziurtagiria, edo adingabearekiko legezko harremana egiaztatzen duen edozein agiri ofiziala eta mediku-ziurtagiria.

Halaber, webgune bitartez egin daiteke identifikazio elektronikorako bitarteko bat edukita —BakQ, NAN elektronikoa edo antzekoa—.