Usansoloko ospitalean 700 aparkaleku berri eraikiko dituzte

Argazkia: Google Maps.

Osakidetzak gaur eguerdian iragarri du Usansoloko ospitalean kanpo-kontsultak gehituko dituztela, baina horren aurretik aparkalekua handitzeko lanak hasiko dituztela. Baina, zenbat aparkaleku sortuko dituzte eta noizko izango dira prest?


[ INFORMAZIOA EGUNERATZEN ARI GARA ]

Usansoloko ospitalera ibilgailu propioan joan ohi denak ondotxo daki osasun zentro horren inguruan aparkatzeak zer dakarren: denbora eta pazientzia.

Aldiz, Barrualde-Galdakao ESIarentzat zenbait berrikuntza iragartzearekin batera, Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak Usansoloko ospitaleko aparkalekuak ere handitu egingo dituztela iragarri du eguazten eguerdian.

Guztira 700 aparkaleku berri eraikiko dira, ETBko albiste zerbitzuen arabera, eta lanak 2028. urterako amaituta egotea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak.

Aparkalekuen handitze-lanak egiteko 1.600.000 euro inbertituko dituzte, eta horren ostean ekingo diete kanpo-kontsulta berriak eraikitzeko lanei.

[ INFORMAZIOA EGUNERATZEN ARI GARA ]

situs togel

situs toto