
Usansoloko XXII. Bira antolatuko du domekan Burtotza Mendi Taldeak, bi ibilaldirekin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Pamela Joe
Usansoloko Biraren XXII. edizioa domekan, ekainak 15, antolatuko du Burtotza Mendi Taldeak. Ibilbide luzea eta laburra egiteko aukera izango da eta izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da, martxak hasi baino lehen.
Aurten ere Usansoloko Bira antolatuko du Burtotza Mendi Taldeak. XXI. edizioa izango da eta domekan, ekainak 15, Usansoloko inguruetan ibiltzeko aukera izango dutela parte-hartzaileek.
Ibilbide bi egin ahal izango dira domekan. Batetik, luzea, 20,3 kilometrotakoa, eta bestetik laburra, 10,3 kilometrotakoa. Lehenengoa 8:00etan hasiko da eta bigarrena 9:30ean.
Bietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea eta egunean bertan egingo da, martxak hasi baino ordu erdi lehenago.