
Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Euskadiko Atletismo Txapelketa lehiatu zen asteburuan Bilbon eta honetan parte hartu zuen Xabier Capetillo usansolotarrak. Gaztea txapeldunorde izan zen 200 metroko lasterketan eta honi esker Espainiako Txapelketarako sailkatu da.
Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa absolutuan parte hartu zuen eta txapeldunorde izan zen.
Gazteak 21,31 segunduko marka egin zuen eta honi esker abuztuaren 1, 2 eta 3an Tarragonan antolatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu du. Han espainiar estatuko 32 korrikalari bizkorrenekin lehiatuko da.
Capetillok urtebete darama soilik atletismoan baina hainbat garaipen lortu ditu. Duela egun batzuk esaterako, Bizkaiko txapelduna izan zen 100 eta 200 metroetako lasterketetan.