Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea
Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2022ko abendua
Eguzkibegi Ikastolak 50 urte baino gehiago daramatza hezkuntza eraldatzen. Horregatik Itxaso Etxebarria ikastolako zuzendaria (erdian) elkarrizketatu dugu. Zuzendariak, kalitatezko hezkuntza eskainiz, momentu honetan beraien erronka ikastola garai berrietara egokitzea dela kontatu digu.
Zein momentutan zaudete orain? Momentu honetan eraldaketa-berriztatze prozesu baten murgilduta gaude. Prozesu hau orain dela 3-4 urte hasi genuen hausnarketa prozesu baten ondorioz. Ikastolako eraikinak aukera ezin hobeak eskaintzen ditu, hala ere, espazio batzuk pedagogia berrietara egokitzeko beharrizana daukate, beste espazio batzuk sortu behar ditugu eta beste batzuk berriztatzeko beharra daukate. Prozesu guzti honetan ikastolako eragile guztiek parte hartu behar zutela argi geneukan eta horrela egin dugu. Guraso, irakasle, ikasle eta ikastolako langileak tailer batzuen bitartez ikastolako indargune eta ahuleziak identifikatu genituen. Abiapuntu honetan «nolako ikastola behar dugu?» galderari erantzuten hasi giñen ikasleak eta euren garapena ardatz izanda. 2022ko udan DBHko gela guztiak berriztu ditugu, gela handiagoak eta erosoak ditugu momentu honetan. Honi esker maila berdineko ikasleak elkarlanean aritu al dira espazioa partekatuz.
Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolak 0-16 tarteko hezkuntza eskaintzen du —Galdakaoko ikastetxe bakarra da hau eskaintzen duena—. Proiektu kooperatiboa gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Ildo honetan, langileen ehuneko 95a langile finkoa da. Irakasleen finkotasun honek proiektu pedagogiko eraldatzaileak aurrera eramatea ahalbideratzen du. Honi esker ikasleen beharrizanetara moldatzen gara, aniztasunari trataera integrala emanez. Ikasleen irteera profila lortzeko lan egiten dugu HHtik DBHra, etapen arteko lotura eta koordinaketa estuak eginez. Etapa bakoitzean ere irakasleak euren artean egunero koordinatzen dira helburura heltzeko. Talde lanean lan egiten dugu proiektu pedagogikoa aurrera ateratzeko. Ikasleak espazio berri hauetan asko autorregulatzen dira eta bizikidetza osasuntsuagoa daukagu orain. Arlo batzuetan irakaskuntza partekatua abian jarri dugu. Bestetik, naturarekin harreman zuzena daukagu egunero eta ahal den guztietan kalea espazio pedagogiko bihurtzen dugu. Ikastolan bertan egiten dugu janaria bertoko produktuak erabiliz kalitatezko elikadura eskainiz.
Zer eskaintzen duzue Haur Hezkuntzan? Haur hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu. Konfiantzaren pedagogian oinarritzen dugu gure lan egiteko era. Ikaslea eta familiaren beharrizanak kontutan hartzen ditugu egunero eta horietara egokitzen gara. Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00etara. Opor garaian eta uztaila osoan ere zabalik gaude. Haur hezkuntzan familiekin banakako etxekotzea antolatzen dugu familia-ikaslearen beharrizanetik abiatuta. Emozioetan oinarritzen dugu gure hezkuntza proiektua haur hezkuntzatik derrigorrezko bigarren hezkuntzara. Horrez gain, gure kokaleku pribilegiatuaz baliatuz, espazio naturaletan egindako ekintzak gure proiektuaren erdigunean daude.
Zein izan da uda honetan egin den eraldaketa? Ikastolaren proiektu estrategikoa egin dugu, ikastolak dituen beharrizan guztiak kontutan hartuta. Eraldaketa zatika eta urteetan egitea planteatzen dugu eta aurtengo udan DBHko espazioak eraldatu ditugu —teknogela eta laborategiarekin batera— eta erdiko solairuan espazio barri bat sortu dugu baita. Espazio berriekin ikasgela eroso, zabal eta gardenak sortu ditugu. Dena zaindu dugu ikasgelak hezkuntzara egokitzeko: Argi naturala, tenperatura, zarata maila, ikasgeletan erabilitako kolore eta altzariak, ergonomia, etab. Gainera, ikasgelak teknologia berrietara egokitu ditugu —Smart telebistekin—. Datozen urteetan ere proiektu estrategikoan aurrera egitea dugu helburu, ikastolako espazio desberdinak eraldatuz edo berrituz.
Zergatik ikastola? Ikastolan proiektu pedagogiko integral eta euskalduna eskaintzen dugu HH0tik DBH4ra. Irakasleen finkotasunak beraien arteko koordinaketa kalitatea ahalbideratzen du, ikasle bakoitzari behar duena eskainiz momentu bakoitzean. Kooperatiba bat gara, eta familiak oso presente daude gure egunerokoan eta euren beharrizanak ere kontutan hartzen ditugu, egunero mantentzen dugun konfiantzazko harremanean oinarritua. LH4tik DBH4ra konpetentzietan oinarritutako pedagogia eskaintzen dugu, non ikasleek arlo desberdinetan ikasten dutena azken konpetentzia egoera baten aplikatzeko gai izan behar dira. Ikasleen konpetentzietan oinarritzen da gure metodologia. Ikastola Eleanitza gara eta HH tik ingelesa ikasten dute gure ikasleek, DBH 3 eta 4. mailan arlo bat ingelesez ematen dute (Social Sciencies) baita. Frantsesa ere ikasten dute DBH1etik 4ra eta Delf azterketa prestatzen dute ikastolako ibilbidea amaitzean. Gainera, elkarbizitza sustatu eta eskola jazarpena ekiditeko, KiVa programa finlandiarra ezarri genuen orain dela urte batzuk. Bukatzeko, aisialdiari ere garrantzia ematen diogu eta eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar eguerdietan eta arratsaldeetan, udako eta neguko udalekuak barne.
Ibilaldia bigarrenez Galdakaon, 2025ean, ezta? Bai, 2025ean Ibilaldia Galdakaon izango da. Aurten Ibilaldi batzordean sartu gara jada eta lanean gabiz. Proiektu ilusionagarria da eta gure auzolanaren bidez arlo desberdinak jorratu beharko ditugu, logoa pentsatu, abestia, ibilbidea, ekintzak…hainbat gauza dira baina ilusioz beterik gaude erronka honi aurre egiteko.
- Ate irekietara etorri!
Ikastola ezagutu nahi duenak ikastolara deitu dezake bisita pertsonalizatua noiznahi egiteko. Ate ireki orokorrak berriz urtarrilaren 22an egingo dira.
Izena emateko: idazkaria@eguzkibegi.net