«Itxialdian ikasitakoak», Vidal Salcedo
Vidal Salcedo Arruti
BINKE / 2020ko apirila
Itxialdian ikasitakoak
Aste hauetan ikusitakoaren ostean: hainbat gizon-emakume, ehun urtera heltzen dira bizi kalitate onarekin. Osasunean zer ikusi handia dauka genetikak eta epigenetikak, hau da, bizitzen garen ingurune eta bizimoduak.
Inguru honetan ez gara gauden bakarrak: milioika mikrobio dira gure artean.
Horietariko bat da gaur gure artean daukagun koronabirusa, benetan kaltegarria. Nahiz eta babesak —immunitatea— adi egon, makalenen bizitza arriskuan dago.
Arrisku hori, orokorrean, nagusiek daukate. Gorputzaren beherakadarekin batera, babesen —immunitatearen— moteltasuna etortzen baita.
Horrela, pertsona hauetan gaixotasuna azaltzean, gizartea izan behar da arduradun eta zaintzaile nagusi.
Tartean… zer egin? Landu eta eraldatu gure bizitzako ingurune eta moduak. Baina, denonak. Hau da: konfimanedu, koarentena eta beste giza-babeserako jarraibideak jarraitu, birusa ahultzeko.
Gainera, ingurunean mikrobio gutxiago lortzeko, betiko betebeharra: eskuen garbiketa —ura eta xaboia—.
Baina, non dago guzti hau amaitzearen itxaropena? Beste hainbat birusekin egin den bezala, batez ere, txertoan.
Txertoa izango da, benetako eta denon babesen laguntza.