Bizkaiko Foru Aldundiaren garbigune mugikorra ezarri dute Ardanza parkean, azaroaren 19ra bitarte. Ekimenaren helburua galdakoztarrengan birziklatzeko ohitura sortzea da.
Urtero egin ohi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Garbigune Mugikorra ezarri du Galdakaon. Bilketa gunea Ardanza parkean egongo da azaroaren 19ra bitarte, «ahalik eta pertsona gehienek eskuragarri izan dezaten».
Ekimenaren helburua «galdakoztarrengan birziklatzeko ohitura sortzea da»: ohitura jasangarriak sustatzea, berrerabili edo birziklatu daitezkeen hondakinen kudeaketa modu eraginkorrean irakastea eta ingurumenaren babesean eta herritarren kontzientziazioan eragitea.
Hauek dira Garbigune Mugikorran bota ahal diren hondakinak:
- Etxeko tresna txikiak
- Sukaldeko tresnak
- Etxeko olioa ontzi itxietan
- Sakelako telefonoak
- Kableak
- Pinturak eta disolbatzaileak
- Aerosolak
- Kutsatutako xurgatzaileak
- Tonerrak
- Tinta kartutxoak
- Metalezko kapsulak
- Plastikozko kapsulak
- Pilak
- CDak, DVDak eta kaseteak
- Erradiografiak
Bestalde, Galdakaoko Udalak herritarrei gogorarazi die badagoela garbigune mugikor bat etenik gabe herrian, aste eta egunen arabera gunez aldatzen dena:
- Hileko 1. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Aperribaiko liburutegi inguruan
- Hileko 1. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Sixta Barrenetxean
- Hileko 2. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Urreta parkean
- Hileko 2. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Fray Romualdon, kiroldegiko alboan
- Hileko 3. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Berezikoetxen
- Hileko 3. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Agirre Lehendakariaren plazan
- Hileko 4. asteko astelehen, martitzen eta eguaztenetan, Ardanza Lehendakariaren plazan
- Hileko 4. asteko eguen, bariku, zapatu eta domeketan, Ander Deuna-Victor Parrokoan
Bestetik, bilketarako minipuntuetan CD-ak eta DVD-ak, inprimagailuetarako kartutxoak, pilak, plastikozko tapoiak, telefono mugikorrak eta kontsumo baxuko bonbillak jasotzen dira, eta baita tamaina txikiko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ere: kalkulagailuak, telekomandoak, bizar-makina elektrikoen modukoak etab. Honako lekuetan daude bilketarako minipuntu egonkorrak: Aperribaiko HI inguruan, Sixta Barrenetxean, Bizkai kalean eta Juan Bautista Uriarte kaleak Zamakoarekin bat egiten duen gunean.
Tamaina handiko hondakinen bilketa ere egiten du Udalak, aurrez abisatuta. 944 256 720 telefono zenbakira deitu behar da abisu emateko, eta bertan adieraziko da zein egunetan batuko diren bota nahi diren hondakin handiak.




