«Lagunzurtz», Izaskun Rekalderen Galdakaoko kuadrillaren iritzia
IRITZIA
Izaskun Rekalde Abasolo zenaren Galdakaoko kuadrilla
BINKE / 2023ko ekaina
Izaskunegaz akordetan garanean, berba bi datorkuz gogora: indarra eta kemena. Indarra, bizitzak ipinitako oztopoak indartsu gainditu ebazalako, beti aurrera begire, lagunek eta etxekoak irribarre bategaz eusten. Eta kemena, erronka barrieri aurre egiteko prest egon zalako beti, ekin ta ekin, ilusioz beteta.
Amets egiteko gaitasune izan eban, baina batez bere amets bat baino gehiago betetzeko inderra eta ekiñe izan ebazan. Ekiñe baragarrie dona-ta!
Euskara da gure territorio libre bakarra. Euskerea esan eta Izaskun Rekalde Abasolo jatorku gogora. Euskeraren burdin hesia eraikitzearen beharra ikusi eban, horretarako, lubaki barrien sorkuntzan parte hartu eban, Binke, Arnas Dezagun, Pantailak Euskaraz…. Egunerokotasunean, modu eredugarrian aldean eroan eban berbea, euskerea. Bere arbasoengandik jasotakoa eta bere ondorengoei utzi gura izan eban ondarea, herri egiten gaituen hizkuntzea, euskerea.
Libertadea, bere berba kuttun bat izan zan. Txantxangorrien hegoak, oraindino ikusten ez jakozan garaietan, sarritan esandako berbea, hainbeste esan eta hegoak zabaltan joan zan, azkenean hegaz urten zan arte. Bere hegaldien, eguzki izpiek goiko gailurretako elurrek urtuten ikusiko dauz eta urtu dan ur horretatik loratuko dira berak ereindakoak.
Etxean sarri entzun dogu benetako lagunek atzamarrakaz zenbatu ahal dirala. Eskuetako atzamarretan eta gure bihotzean dau Izaskun. Lagunzurtz geratu gara, baina bera ezagututeko eta bere laguntasunaz gozatzeko aukerea euki dogu.
Horregaitik, harrotasunez eta miresmez esan ahal dogu, izarren hautsez egine izan zala.