BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-03
      0
    • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

      2025-06-03
      0
    • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

      2025-06-03
      0
    • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

      2025-06-03
      0
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Estepan Goioaga: «Udaltzainekin euskaraz aritzeko eskubidea bermatuta dago»

Estepan Goioaga: «Udaltzainekin euskaraz aritzeko eskubidea bermatuta dago»

Binke
2024-01-22
996
0

Estepan Goioaga, Euskadiko Udaltzainburuen presidentea
BINKE / 2024ko urtarrila

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Udaltzainen artean euskararen eskakizuna zalantzan jarri duten epaien inguruan galdetu dio BINKEk Estepan Goioaga galdakoztarrari, bera baita Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidentea.

Komunikabide askotako albiste izan dira azken hilabeteetan epaitegietatik datozen sententziak: deialdi publikoetako hautagai guztiei ez zaie zertan hizkuntza-eskakizuna eskatu. Hala egin zuen epaile batek, euskara  mailarik ez zuen Laudioko udal-teknikari bati arrazoia emanez. Ostean etorri dira euskaraz ez dakiten Iruñeko, Erandioko edota Donostiako udaltzain batzuei arrazoia eman dien «euskararen aurkako» epaiak. Galdakaoko udaltzainburu eta Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidente den Estepan Goioagari horren aurrean duen iritziagatik galdetu dio BINKEk.

Donostiako Epaitegiak adierazi berri duen moduan, uste duzu «diskriminatzailea» dela udaltzaingo izan nahi dutenei euskaraz jakitea eskatzea? Ez, administrazioetako lanpostuetara sartzeko, plazen ezaugarrien arabera eskatzen diren baldintzak bete behar dira —titulazioa, gidabaimen espezifikoak…—, eta hizkuntza-eskakizuna horietako bat da. Ez dugu ahaztu behar udaltzainok tratu zuzena daukagula herritarrekin, eta horiek beren eskubideak dituztela, besteak beste, hizkuntzarenak. Horregatik, euskaraz bizi nahi duenari administrazioarekin harremanak hala izateko eskubidea bermatu behar dio.

Zeri eman behar zaio lehentasuna, herritarrek zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten eskubideari ala pertsona batek lanpostu publiko bat lortzeko duenari? Zergatik egin behar da hautu hori? Ez dira bateraezinak. Guztiok dugu administrazioan lan egiteko eskubidea, baina, horretarako, guztiei eskatzen zaizkien baldintzak bete behar dira. Nire ustez, diskriminatzea izango litzateke batzuek eskatzen dutena betetzeko egiten duten ahalegina ez baloratzea, eta beste batzuek, agian, lanpostua lortzeko eskatzen diren ezaugarriak betetzeko interesik izan ez dutenak, plaza lortzen dutela ikustea. Ezin dugu ahaztu agenteen kasuan, kasu gehienetan B2 maila bakarrik eskatzen dela. Gainera, askotan, nahiz eta urte luzez aritu administrazioarentzako lanean, bitarteko funtzionarioek ez diote behar besteko denbora eta ahalegina eskaintzen hizkuntza maila egiaztatzeari, nahiz eta etorkizunean lanpostua sendotzeko eskatuko zaiela jakin. Informazio hori publikoa da, ezagutzen dute. Dena den, hori ez da Udaltzaingoan bakarrik gertatzen, gainontzeko administrazioetan ere gertatzen da.

Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluak, Behatokiak, eta hainbat udal zein eragilek «euskararen kontrako erasotzat» hartu dituzte Donostiako epaia eta azkenaldian udaltzainekin izan diren antzeko sententziak. Zein iritzi du Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak? Herritar guztien eskubideak bermatzeko, administrazioak zerbitzua euskaraz emateko duen betebeharra zalantzan jartzen duten epaiak jasotzera ohitzen ari gara. Argi dago erdal hiztunenak errespetatzen direla. Zergatik ez euskaldunenak? Horretarako, argudio subjektiboak erabiltzen dira, hala nola, binomioetan doazenean batek jakitearekin nahikoa dela. Argudio hori, hizkuntza aldatuz egitea pentsaezina da, hau da, batek gaztelaniaz jakitea nahikoa litzateke. Onartezina izango litzateke batek gaztelania ez ezagutzea. Beste argudio batzuk ere erabiltzen dira, adibidez, gurea munduko bost hizkuntza zailenen artean kokatzearena. Argumentu hori, nire ustez, zorroztasun zientifiko gutxikoa da.

Gaur egun, bermatuta al dago herritarrek Udaltzaingoaren partetik zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea? Baietz uste dut. Lanpostuetarako zerrenda publiko desberdinak aztertuz gero, ikusiko dugu Udaltzaingoetako plaza gehienek bigarren hizkuntza-eskakizuna ezarrita daukatela eta buruzagitza gehienek hirugarrena —hau da, C1 edo EGAren baliokidea—. Kasu batzuetan aurki dezakegun arazoa erabilera-falta da, izan ere, batzuek euskaraz lehen hitza ez esateko izan dezaketen joera, nahiz eta horretarako gaitasuna izan. Baina hori arazo orokorra da administrazio askotan, batez ere handienetan eta lurralde jakin batzuetan.

Eta Galdakaon edo Usansolon, bermatuta al dago herritarren eskubide hori? Bai. Erabat. Gure Udaltzaingoan plaza dugun denok dugu B2 maila egiaztatuta edo C1 maila, beraz, euskaraz komunikatzeko gaitasuna bermatuta. Orain komunikazio hori bultzatu behar da, eta horretan ari gara. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Ez dok amairu», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Andrea Mora: «Goazenen hasieran asko kostatu zitzaidan ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Gorka Menendez: «Zientzia farmazia-interesen esku dagoela ematen du»

    2019-04-30
    Binke
  • Taldeka

    Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

    2018-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Valentin Carballo: «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!»

    2018-11-23
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

    2020-09-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ainhoa Alvarez: «Unea heldu da, ezin naiz futboletik bizi»

    2020-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jesus Muñiz: «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da»

    2017-11-17
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

Galdakaoko udalbatzak tokiko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak ematea onartu zuen duela bi urte eta neurriak izandako...
  • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

    Galdakao
    2025-06-03
  • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

    Galdakao
    2025-06-03
  • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

    Galdakao
    2025-06-03
  • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu