«Ez dok amairu», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2024ko urtarrila
Izen hau, 1966an sortu eta 1972an banatutako euskaldun abeslari talde ospetsu batena da. Bizkaieraz dago eta batuaren araudien aurrekoa da. Talde honen izena, Jorge Oteizaren aholkuari esker jarritakoa da, hamairu zenbakiaren «malefizioa» apurtzeko. Nondik datorren ‘ez dok amairu’? Euskal mito baten arabera, behinola, estukurak eraginda-edo, gizon batek, laguntza eskatu eutsan deabruari zereginen baterako eta deabruak onartu, baina bere arimaren truke. Baietza emon egin eutsan baina, Pedro Boteroren galdara joan ez egiteko, damutu egin zan gizon hori eta eskatu egin eutsan deabruari bere arima galdua. Horretarako, deabruak San Martinen hamabi egiak kantzatzeko agindu eutsan eta gizonak erantzun: «bat, Jainkoa; bi, Erromako altarak; iru, Trinitadeak; lau, ebanjelistak; bost, Kristoren llagak; sei zeruko izarrak; zazpi, sakramentuak; zortzi, zeruak; bederatzi, ordenamentuak; amar, mandamentuak; amaika, milla angeruak; amabi, apostoluak». Hamabigarren egia kantatu ebanean, deabruak esan eutsan tentazar: «esaik amairu», eta gizonak erantzun: «ez dok amairu», oilarrak joten jok munduan, angerutxuak zeruan».Hortixik ba, abeslari-talde horren izena.