Gurs kontzentrazio esparruari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Jabi Bilbao adituak Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: El Mundo
Memoria historikoa lantzen duen Galdakao Gogora Elkarteak Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko hitzaldia eskaniko du bihar, maiatzak 15, Jabi Bilbao adituaren eskutik. Honen aurretik, kanpamenduak izandako garrantzia azpimarratzeko helburuz, honako testua prestatu du elkarteak.
Urtero moduan, hainbat ekintza antolatuko dira Galdakaoko 87. bonbardaketaren urteurrenaren harira. Besteak beste, memoria historikoa lantzen duen Galdakao Gogora Elkarteak Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, maiatzak 15.
Saioa 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan eta honetan Jabi Bilbao aditua hasieran gerratik ihesi zihoazen errefuxiatuak hartu zituen eta ostean kontzentrazio-esparru gisa aritu zen Gurseko kanpamenduari buruz arituko da.
Hitzaldiaren aurretik, kanpamenduak izandako garrantzia nabarmentzeko helburuz, honako testua prestatu du elkarteak:
«Gurs, silaba bitxi bat, negar-zotin bat bezala, eztarritik irtetea lortzen ez duena», Louis Aragon. Gurs hitza aipatuz gero jende askorentzat ez zaigu hitz arrotza egiten, noizbait nonbait entzundako hitza egiten zaigu, baina gutxi batzuk dakigu zertan datza hitz bitxi hori: Euskal Herritik gertuen eratutako konzentrazio zelaia da, mugatik 35 kilometrotara, Frantzian konzentrazio eremu garrantzitsuena beren 7 urtetako ibilbidean, 1939tik 1946ra hain zuzen ere.
Bertako barrakoietatik 64.000 preso pasatu ziren, horietako 6.555 euskaldunak zirela, galdakoztarrak batzuk. Hauetako gehienak Eusko Gudarostean faxismoaren aurka borrokan ibiliak, muga zeharkatu zutenak babesaren bila Errepublikak gerra galdu zuenean.
Hasieran ofizialki euskaldunentzat bereziki irekia «harrera zentroa» bezala izendatua bazen ere laster aldatu zen bere izatearen ziotik Auschwitz kontzentrazio zelaiaren mailara izatera, frantziarrek atzerritarren aurka erabili zuten adierazle errepresibo bat bihurtuz. Frantziarrak ziren bertako nagusiak, haien eskuetan zegoen egiten zen guztia. Gesalibar euskal kronistak hitz laburrez definitu zuen Gurs: «Eskubide motzak, janaria ez ugari, zaindari ge(h)iegi».
Ez da kasualitatea Euskal Herritik hain gertu eta milaka herrikide bertatik pasatuta hain gutxi entzuna izatea, komunikabideek aktiboki hartu baitzuten parte isilarazteko lan horretan, Ezkaba presondegitik ihesaldia edo frankismoaren aurkako hainbat eta hainbat ekintzekin egin zuten bezala».