TESTUA ETA ARGAZKIAK. N. Gastelu-Otazua / Elexalde BHI
DBH 1. mailako Teknologia eta Digitalizazioko hastapenak irakasgaiko ikasleek bertoko erlea babesteko ardura hartu dute eta Liztor asiarra harrapatzeko tranpak eraiki dituzte.
irudia. Liztor asiarra harrapatzeko tranpen eraikuntzan parte hartu duten zeinbait ikasle.
Jakina da, azken urteotan Liztor asiarraren zenbatekoak gora egin duela eta gure ekosistemako oreka-ekologikoan eragin zuzena izaten ari dela.
Hasierako helburua ikasleek arazoa ezagutu eta arazoari irtenbidea bilatzen lagundu ahal dutela konturatzea izan den arren, proiektu honen garapenean, hainbat gai landu eta ikasi dituzte: ornogabeen ezaugarriak, tranpak eraikitzeko teknika jasangarriak eta eraginkorrak, geokokapen analogiko nahiz digitalaren erabilera praktikoa, etab.
Horretarako, I. Narbaiza erlezainaren bisita izan dute, Biologia mintegiko irakasleekin jakintza-biologikoa sendotu dute eta proiektua gidatu duen Teknologia eta Didigitalizazioaren hastapenak irakasgaian honakoak landu dituzte: Liztor-tranpa bat eraikitzeak dakarren informazio bilketa, hasierako planifikazioa, talde-antolakuntza, tailerreko makinen eta eraikuntza-teknika eraginkorren ezagutza, Geo-kokapena zehazteko aplikazio digitalen ezagutza, oinarrizko kimika eta kalkulu matematikoen erabilera praktikoa eta mapen erabilera eta orientazioa.
2. irudia. Teknologia-tailerrean lanean.
Honez gain, Galdakaoko udaleko ingurumen teknikariarekin harremanetan jarri da Teknologia-irakaslea, ikasleek herriari ekarpena egiteko asmoz. Hau horrela izanik, irudian behatu daitekeenez, udalak kokatutako 65 tranpei azken astean, Elexalde BHIko 17 tranpa gehitu zaizkie.