BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Karlos Aretxabaleta: «Opari ederra izan da proiektu honetan murgiltzea»

Karlos Aretxabaleta: «Opari ederra izan da proiektu honetan murgiltzea»

Binke
2024-10-21
767
0

Karlos Aretxabaleta, idazlea
BINKE / 2024ko urria

Karlos Aretxabaleta Arrigorriaga BHIn dabil euskara irakasle baina idazlea ere bada. Bere azken lanean, ‘Izarrak eta haitzak’, hitzak eta mendizaletasuna batu ditu, pertsona ezagunekin izandako solasaldien bitartez. Berarekin hitz egin dugu liburuaren inguruan gehiago sakontzeko. 

Ruandan jaio arren, Galdakaon bizi da gaur egun Karlos Aretxabaleta eta Arrigorriaga BHIn dabil euskara irakasle. Geletan ematen ditu orduak eta orduak baina baita mendian ere, bere zaletasuneko bat. Hain zuzen, naturarekiko duen maitasun honetatik sortu zen bere azken liburua idazteko ideia. Irakasle izateaz gain, idazlea da ‘Txapel’ eta bere azken lanean natura eta hitzak batu ditu. ‘Izarrak eta haitzak’ izenpean, Edurne Pasaban, Pou anaiak edo Alex Txikon bezalako pertsona ezagunekin izandako solasaldiak batu ditu Aretxabaletak. 

Nola sortu zen liburu hau idazteko ideia? Beste galdera batekin erantzungo dizut lehendabizi: «Zergatik idatzi maite dudan horri buruz?» Mendiak eta eskaladak on egiten didate. Gaizki nagoenean suspertzen naute, bakea behar dudanean lasaitasuna eskaintzen didate. Bestalde, mundu honetan murgilduta ibili naiz, neurri handi batean, ahal izan dudalako. Aberatsa naiz zentzu horretan. Alegia, ez naiz literaturaz bizi,  ez naiz oso ezaguna mundu honetan eta ez dut espektatiba argirik idazle ibilbidearekiko, bada, neure gogoei kasu egitea erabaki nuen eta pasioari heldu nion beste behin; mendiari.

Zergatik jarri diozu liburuari ‘Izarrak eta haitzak’ izenburua? Gaston Rebufat alpinista frantsesak idatzitako ‘Etoiles et Tempêtes’ liburuak asko markatu ninduen bere egunean. Mendiko-literaturari dagokionez irakurri nuen lehenengoetarikoa beharbada. Nik moldatu nuen, eta bide batez iradokitzailea iruditu zitzaidan alegoriari ere lekutxoa egin nion, izartzat baitauzkat liburuan ageri diren pertsona eta lagun asko.

Edurne Pasaban, Pou anaiak, Alex Txikon… Hainbat pertsona ezagunekin ibili zara solasean. Nola aukeratu zenuen norekin izan tartetxo hauek? Tira, lehendabizi zerrendatxo bat egin nuen, zirriborroa, eta bertan mendian izandako lorpenez gain, euskal gizartean edota munduan zehar mendizaletasunaren eta gizatasunaren balioak barreiatu dituzten pertsonak aintzat izan nituen. Euretariko batzuk laguntzat nituen hasiera-hasieratik, zorionez, eta beste batzuk bidean egin ditut. Bestalde, eta oker ez banabil bi irizpide eman nizkien: batetik, gazteak mendizaletasunera eta euskal literaturara hurbiltzeko modu polita izan zitekeela; nahiz eta gero gaztelaniara ere itzuli den. Eta bestetik, lorpen indibidualetatik kanpo, nahiago nuela pasadizo bereziak eta «arruntak» jasotzea. Gogoan dut batzuei, laguntza modura, esaten niela ea zer pasadizo kontatuko lioketen 16 urteko neska edo mutil bati.

Nork harritu edo liluratu zintuen gehien? Guztiek liluratu ninduten erabat, bakoitzak bere erara, noski. Juanjo Sansebastianen gertutasuna, Iker Arroitajauregiren sotiltasuna, Ekaitz Maiz eta Imanol Amundarainen laguntasuna, Irati Andaren epeltasuna, Iñaki Marko eta Itziar Zabalaren konplizitatea, Edurne Pasabanen eztitasuna, Zigorren eta Oihanaren umorea,.. guztiekin zorretan nago. Meritua eurena da, eta liburua ere eureri eskainia.

Zu ere mendizalea izanda, gustora egongo zinen haiekin hizketan ezta? Bai, esan bezala opari ederra izan da proiektu honetan murgiltzea, hainbeste errespetatzen duzun pertsonengandik hurbil sentitzea…

Solasaldi hauetan izandako anekdotaren bat? Anekdota nahikotxo bizi izan ditut, bai. Behingoan Pou anaiekin elkartzea lortu nuenean —bide-deiez—, hara non, bakoitzak bere etxetik agurtu ninduen. Eneko petatea prestatzen zebilen, eta Iker Campus Board delakoan kristoren ariketa zailak egiten. Barreak egin genituen, eta bide batez Ikerren entrenamendu jasangaitzaren lekukoa izan nintzen.Beste pasadizo bitxi bat, sagardoz eta konplizitatez bustia, Arabako herri txiki batean bizi izan nuen, Alaitzan. Baina bertan jazotakoak jakiteko liburuko kapitulu bat irakurri beharko duzue: «Azken anarkista».

Liburu honen salmentaren bitartez lortutako irabaziak SOS Himalaya Fundazioari emango dizkiozu. Zergatik? Argi nuen nonbaitera agindu nahi nuela. Ez nekien, ordea, desio hori publiko egin edo zer. Iñaki Ochoa liburu honetan lasai asko ager zitekeen alpinista zen, eta zoritzarrez ez dut inoiz berarekin mintzatzeko edo egoteko aukerarik izango. Bere ametsetariko bat Himalayan proiektu solidarioak garatzea zen —umezurztegia, eko-etxaldea, ospitalea…—, eta fundazioak bere ametsa egia bihurtzen saiatzen da urtean-urtean. Bejondeiola fundazioari eta aski liburu saldu dadila hango proiektuak eta umeak hazten jarraitzeko. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Gorueta edo ardazketa», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Bittor Bengoetxea: «Askoz errazagoa da ikasleak gobernatzea ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Usansolo Racing: «Pausu garrantzitsua ematen ari gara berdintasunaren bidean»

    2018-10-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Gaizka Sainz: «Urte osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»

    2023-07-24
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ane Baranguan: «Amets bat? Duda barik, Dakarra egitea!»

    2022-02-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Gilbert Kosi: «Nire gorputzarekin lotutako guztia arma bat da, azala barne»

    2022-02-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Valentin Carballo: «Denek esan izan didate modaz ezingo nintzela bizi, eta begira, pixkanaka banabil!»

    2018-11-23
    Binke
  • Elkarrizketak

    Kontxi Belandia: «Alaitasunari esker garai txarrak arinago pasatzen dira»

    2020-04-27
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11
  • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

    Galdakao
    2025-07-10
  • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

    Galdakao
    2025-07-10

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu