BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

      2025-06-23
      0
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Kargutik kendu dute Galdakao Boleibol Taldeko zuzendaritza, zentsura-mozioa eztabaida artean onartuta

Kargutik kendu dute Galdakao Boleibol Taldeko zuzendaritza, zentsura-mozioa eztabaida artean onartuta

Galdakao
2025-05-06
698
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Gaur aurkeztu du Galdakao Boleibol Taldeko guraso talde batek klubeko presidentea eta zuzendaritza kargutik kentzeko zentsura-mozioa, BINKEk apirilaren 22an aurreratu zuen bezala. Ordubete eta erdiko eztabaida biziaren ostean, elkarteko bazkideen gehiengoak zentsura-mozioaren alde bozkatu du. Ondoko albistean batu dugu ezohiko batzarrak eman duena.

Galdakao Boleibol Taldeko Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa ekonomikoaren «erabateko gardentasun faltarekin» eta «jokalariei transmititzen zaizkien printzipioekin» arduratuta, klubeko guraso talde batek zentsura-mozioa aurkeztu du gaur egungo presidentearen eta bere taldearen aurka, BINKEk primizian apirilaren 22an aurreratu zuen bezala. Ezohiko batzarra martitzen honetan, maiatzak 6, Gandasegi eskolako areto nagusian izan da 19:00etan hasita. Bertan elkartu dira klubeko jokalari asko, entrenatzaileak, Zuzendaritza Batzordean geratzen diren kideak —presidentea tarteko— eta egoerarekin arduratuta dauden jokalarien zenbait guraso.

Guztira 150 lagun inguru batu dira gaur eskola galdakoztarrean antolatu den ezohiko batzarrean. Bilkura hasi aurretik, eztabaida sortu da Zuzendaritza Batzordearen eta bertako dozenaka gurasoren artean, zentsura-mozioa nork bozkatu dezaken eta nork ez adosten aritu direnean. «Elkarteko bazkide bakoitzak bozka bana emateko aukera bakarrik dauka», aldarrikatu dute egungo zuzendaritzako kideek. Eta gurasoek leporatu egin diete «baietz, baina egungo Zuzendaritza Batzordeak ohiko bilkurarik deitu ezean ezinezko dirala bazkide barri horreik onartzea».

Bertaratu diren guztiek bozkatzeko aukera izan edo ez, zentsura-mozioa aurkezteari ekin dio lehenik eta behin M.A. Galdakao Boleibol Taldeko gurasoak, zentsura-mozioa aurkeztu duen guraso taldearen bozeramaile. «Jokalari eta guraso askoren bidaia-gastuak ordaintzeke izatea, entrenatzaile batzuen etxebizitza-alokairuak ia urtebete ordaindu barik egotea, dirulaguntzak itzuli behar izatea eta beste asko eskatu ez edo epez kanpo eskatu izana, urteko aurrekontuak asanbladan aurkeztu ez izana…» eta beste hamaika argudio eman ditu zentsura-mozioa aurkeztu duen guraso taldeak.

Behin zentsura-mozioaren adierazpena irakurrita hasi da bertaratutakoen eztabaida. Publiko artean eserita egon diren hiru lagunek egungo Zuzendaritza Batzordea defendatu dute, «zuzendaritzari leporatzen deutsazuena erakutsi ezin daitekela» esanez. Klubeko presidenteari ere hitz egiteko eskatu diete gurasoek, eta J.A. egungo presidenteak babesle pribatuei leporatu dienean publikotik altxatu da klubaren enpresa-babesleetako bat, «babesleek urteroko ekarpena egin dabela» esanez. Udalaren dirulaguntzak ere aipatu ditu zentsura-mozioa jaso duen presidenteak, eta orduan altxatu da Udalaren eta klubaren arteko egoera ondo ezagutzen duen guraso bat: «Udalak ezin deutso dirulaguntzarik emon zorrak daukazan alkarte bati, ez ez daualako gura, legez ezin daualako baizik».

Aurreko urteetako kontuak aurkeztu ez dituenean, sarritan galdetu diote gurasoek orain arteko presidenteari: «Zenbateko zorra dauka klubak?». Enegarrenez galdetu zaionean erantzun du J.A.-k: «Maiatzean dagokigu ohiko bilkuran kontuak aurkeztea». Orduan sortu da, beste behin, areto osoan harrabotsa, eta leporatze pertsonalak ere egon dira tarteko. Giroa berotzen hasi denean erabaki dute gurasoek eta Zuzendaritza Batzordeak, lehenengoz adostazunez, zentsura-mozioa bozkatzeari ekitea.

«Diru kontuak kudeatzeko gaitasun eza eta eskatu izan dan guztietan diru kontuak ez aurkeztea» izan dira gehien entzun diren kexak gurasoen artetik, eta horrek «Zuzendaritza Batzorde honekiko konfiantza falta handia» ekarri du zentsura-mozioa aurteztu duten gurasoen ahotik. Zuzendaritza Batzordea kargutik kentzeko proposamena klubeko 60 guraso inguruk sinatu eta aurkeztu dute. Eta ordubete eta erdiko eztabaida beroaren ostean ekin zaio bozketari.

Bozketari ekin zaionean, ordea, batzordeko kide batek bozketa ematera ilaran gerturatu diren hautesle askori esan die «ez daudela bozkatzeko aukera dutenen artean, ez diralako bazkide». Komunikabide hau ukazio horien lekuko izan da, bozkatzea ukatu zaien kide asko Galdakao Boleibol Taldeko aurpegi historikoak izan direna, eta bazkide-kuota ordaindu dutena.

Hala ere, bozkatu ahal izan dutenen artean (95 pertsona) eta ordubeteko bozketaren ostean, 21:30 pasatxo, orain arteko presidentea eta Zuzendaritza Batzordea kargutik kentzeko zentsura-mozioaren alde 68 bazkidek bozkatu dute, 26 bazkidek kontra eta bakar batek abstentzioaren alde egin du. Horrelako kasu batek eskatzen du hautesleen bi herenak gutxienez zentsura-mozioaren alde bozkatu behar izatea. Horrela ba, zentsura-mozioa onartu egin da eta orain arteko presidentea eta bere Zuzendaritza Batzordea karguetatik kaleratu egin dira. Jarraian, Zuzendaritza Batzorde berrirako hautagaiak bozkatu dituzte. Hau ere onartuta, aurrerantzean Zuzendaritza Batzorde berriak gidatuko du Euskal Herriko boleibolaren esparruan eredu den kirol-elkarte galdakoztarra.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ibaizabal Saskibaloi Taldeko mutilek Bigarren Maila Nazionalera ...

Hurrengo albistea

Orain arte 1.121 galdakaoztarrek eman dute izena ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Aiarako aranera bisita, gimnasia ikastaroa, mendi ibilaldia eta antzezlana, Galdakaoko adinekoentzat

    2025-06-04
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Uztailean aire librean eskainiko diren filmak aukeratu daitezke

    2022-06-08
    Binke
  • Aktualitatea

    Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

    2025-06-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Santakurtz Eguna irailaren 16an ospatuko da aurten

    2024-01-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakao eta Larrabetzu arteko bidegorria prest egongo da 2026rako

    2025-04-11
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Euskal Trenbide Sareak hasi ditu Metroaren 5. linea eratzeko lanak

    2024-01-15
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

Atzo Urretako San Juanetako egitarauaren baitan antolatutako «Motorshow» autoen erakustaldian, parte-hartzaile batek ibilgailuaren...
  • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    Galdakao
    2025-06-23
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu