BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Andrea de la Hera galdakoztarra, Portugalgo Swim Grand Prixeko txapeldun

      2025-07-21
      0
    • Ane Sainz Espainiako saskibaloi selekzioarekin jokatzeko deitu dute

      2025-07-21
      0
    • Ganguren mendira igoera herrikoia antolatuko dute irailaren 14an

      2025-07-21
      0
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko zenbait eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Richard Gomez: «Kirolak hazten eta gure mugei aurre egiten laguntzen digu»

      2025-07-21
      0
    • Sara Diaz: «Petankak kontzentrazioa, diziplina eta zehaztasuna eskatzen ditu»

      2025-07-21
      0
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Gorbeiako jaia», Manu Etxebarria

      2025-07-21
      0
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Etxebizitza, gaurko eta etorkizuneko erronka

      2025-07-21
      0
    • Euskaldunen kontzentrazio-esparrua, bertatik bertara

      2025-07-21
      0
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Etxebizitza, gaurko eta etorkizuneko erronka

Etxebizitza, gaurko eta etorkizuneko erronka

Binke
2025-07-21
24
0

BINKE / 2025eko uztaila

Galdakaoko Udalak Aperribai ingurua gune tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen duela hilabete batzuk eta izendapena jasoko duela baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hilabete honetan gauzatuko da baina, zein eragin izango du izendapen honek herritarrengan? Hemen batu ditugu tentsio guneen eta etxebizitza plan berriaren xehetasunak. 

Espainiako Gobernuak etxebizitza arloko lege berria onartu zuen duela bi urte eta honek berrikuntza ugari ekarri zituen gai honetan. Besteak beste, autonomia erkidegoek tentsio eremuak izendatzeko aukera eskaini zuen.

Galdakaoko Udalak esaterako, Aperribai ingurua gune tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen duela hilabete batzuk eta izendapena jasoko duela baieztatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak izendapena jaso dezaketen herrien zerrenda eguneratu zuen maiatzean eta Aperribairen kasuan hilabete indarrean sartuko dela adierazi zuen.

Hilabete honetatik aurrera beraz, gune tentsionatu izango da Galdakaoko 2. eremua, Aperribai ingurua hartzen duena. Baina, zer dira zehazki tentsio guneak eta zein eragin du izendapen honek herritarrengan?

Izendapena jasotzeko irizpideak. Tentsio gunea eremu geografiko bat da —udalerria edo honen zati bat— non desoreka bat dagoen alokairuko etxebizitzen merkatuko eskaintzaren eta eskariaren artean eta egoera horrek herritarrei zaildu egiten du etxebizitza eskuratzea arrazoizko baldintzetan.

Zein irizpide bete behar ditu udalerri batek eremu tentsionatutzat jotzeko? Batetik, alokairuaren edo salerosketaren prezioa KPI+3 puntu baino gehiago igo izana azken 5 urteetan. Irizpide honek bi testuinguru hartzen ditu kontuan: etxebizitzaren alokairu-prezioak, etxebizitzaren merkatu-eremu tentsionatu deklaratu aurreko bost urteetan, dagokion autonomia-erkidegoko KPIaren hazkunde metatuaren ehunekoa baino gutxienez hiru puntu portzentual gehiagoko hazkunde metatua izatea eremu horretan; eta etxebizitzaren salerosketa-prezioak, etxebizitzaren merkatu-eremu tentsionatu deklaratu aurreko bost urteetan, dagokion autonomia-erkidegoko Kontsumoko Prezioen Indizearen hazkunde metatuaren ehunekoa baino gutxienez hiru puntu portzentual gehiagoko hazkunde metatua izatea eremu horretan.

Ahalegin ekonomikoa. Bigarren irizpidea aldiz, etxebizitza ordaintzeko ahalegin ekonomikoa etxeko diru-sarreren % 30 baino handiagoa izatea da, hau da, bizikidetza-unitatearen aurrekontuan hipotekaren edo alokairuaren kostuaren batez besteko kargak gehi oinarrizko gastu eta hornidurek etxeen batez besteko diru-sarreren edo batez besteko errentaren % 30 gainditzea. Hau da Aperribairen kasua.

Horrez gain, beste faktore batzuk ere hartzen dira kontuan, hala nola, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna —eskaintza ez delako behar bestekoa—, alokairu-araubidean dauden etxebizitza nagusien ehunekoa, azken urteetan biztanleriak izan duen hazkundea eta etxebizitza turistikoen kopurua.

Herritarrengan duen eragina. Eta, zeintzuk dira tentsio guneetan —Aperribai barne— ezarri ahal diren neurriak? Eusko Jaurlaritzaren arabera, zazpi puntutan laburtu daitezke: alokairuen prezioak mugatzea— alokairuen prezioen erreferentzia-indize bat ezartzea, gehieneko mugak kontratu berrietan, eta prezioak izoztea lehendik dauden kontratuak berritzean—, jabeentzako pizgarri fiskalak, etxebizitza sozialaren sustapena, etxebizitza turistikoak erregulatzea, birgaitze eta eraginkortasun energetikoko programak, maizterrak babesteko neurriak eta etxebizitza-eredu berriak sustatzea. «Neurri horien helburua da etxebizitzaren merkatua orekatzea, etxebizitza eskuragarrien eskaintza handitzea eta maizterrak babestea; aldi berean, pizgarriak eskaintzen zaizkie etxebizitzen jabeei, epe luzeko alokairua arrazoizko preziotan sustatzeko», adierazi du Jaurlaritzak.

Galdakaoko Udalaren plana. Beraz, hauek dira Aperribain ezarri ahal izango diren neurriak, eta baita Galdakaoko Udalak aurkeztutako etxebizitza planekoak ere. Izan ere, tentsio gune izendatzeko eskaerarekin batera, hurrengo urteetarako asmoak aurkeztu behar dituzte udalek. 

Galdakaoren kasuan, «hurrengo hiru urteetan udalerri osoan eragiteko eta desorekak zuzentzeko» plana adostu zuen udalbatzak, «galdakoztarrek bizitza proiektua herrian bertan egin ahal izateko» helburuarekin. 

Herrian 961 etxebizitza hutsik daude ofizialki, hau da, inor erroldatuta ez dutenak, eta Etxebiden aldiz, Euskal Etxebizitzaren Zerbitzuan, 842 galdakoztarrek dute izena emanda bizitoki bat alokatu edo erosi nahi dutelako. «Datu hauek kontuan izanda, uste dugu instituzioek eta norbanakoek ardura hartu behar dugula etxebizitzaren merkatua lasaitzeko», adierazi zuen Iñigo Hernando alkateak.

Lau ildo, hainbat ekintza. Udalak burututako planak lau ildo nagusi ditu. Alde batetik, 200 etxebizitza berri eraikiko dira Galdakaon, Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuordeak Galdakaoko udaletxean izandako bileraren ostean azaldu zutenez. ««Etxebizitza gizarte-ongizatearen funtsezko zati bat da, eta dauden etxebizitza-eskaera mota guztiei erantzun nahi diegu. Eskatzailea babestu nahi dugu, etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunak emanez ahal bada, eta hori ezin bada bizitoki bat eskuratu ahal izateko laguntza ekonomikoekin, hala nola Gaztelagun eta Emantzipa programekin», nabarmedu zuen De los Toyosek.

Galdakao eraikiko diren etxebizitza berrietatik 104 batestuak izango dira, 40 zuzkidura-bizitokiak eta 54 libreak. «Etxebiden 1.474 pertsona daude izena emanda Galdakaon, eta horietatik 900 inguru herrian erroldatuta daude. Eskaera honi konponbidea bilatzea da planaren helburua, etxebizitza-eskubidea bermatzeko eta galdakoztarrek bizi proiektua herrian garatu ahal izateko», nabarmendu zuen alkateak.

Etxebizitza hutsen erabilera. Bestetik, hutsik daude etxeak alokairuan jartzeko neurriak martxan jartzea aurreikusi du planak. Guztira 6.500 euroko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte jabeek etxebizitzak konpondu eta gero alokairuan jartzeko: 3.000 euro irisgarritasuna eta eragikortasun energetikoa hobetzeko, eta beste 3.500 konponketa orokorrak egiteko. Gainera, etxebizitzak Alokabide programan jarri ezkero, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan %50eko hobaria izango dute jabeek.

«Badakigu gainera jabe handiek, bankuek eta putre funtsek etxebizitzak soilik inbertsio moduan dituztela, eta hauen aurrean kanona aplikatuko dugu beraien etxebizitza hutsak alokatzen jartzeko. Banaka espedienteak zabalduko dira eta metro kuadroko 10 euro ezarriko dira. Hau da, 70 metro kuadroko etxebizitza bati adibidez, urtean 700 euroko kanon bat aplikatuko zaio», azaldu zuen Hernandok hiru urterako planaren aurkezpenean.

Lokal komertzialak etxebizitza bihurtuz. Planaren hirugarren zutabea aldiz, Galdakaon dauden lokal komertzialei dagokie. Zehazki, lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko ordenantza malgutuko du Udalak eta berak izango du lehen eskubidea erosteko, eta ondoren etxebizitza publiko bihurtzeko.

Azkenik, Aperribai eta Jugo ingurua gune tenkatua izendatzen dutenean honek ekarriko dituen hobekuntzak nabarmendu zituen Hernandok: «Azken 5 urteetan alokatuta ez egon diren etxebizitzetan alokairua mugatuko da; indarrean dauden kontratuak 8 urtera arte luzatu ahal izango dira 5 beharrean; eta gaur egun alokatuta dauden etxebizitzetan prezioa KPIra mugatu ahal izango da». •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Sara Diaz: «Petankak kontzentrazioa, diziplina eta zehaztasuna ...

Hurrengo albistea

Richard Gomez: «Kirolak hazten eta gure mugei ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur

    2022-03-20
    Binke
  • ArgazkiakErreportajeak

    Perspektiba 9 iruditan

    2022-05-23
    Binke
  • Erreportajeak

    Usansolo udalerri independente izango bada, zer gertatuko da?

    2022-03-03
    Usansolo
  • Atzera begira

    Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

    2020-01-17
    Binke
  • Erreportajeak

    Jose Iraragorri, bihotz galdakoztarra zuen izarra

    2023-12-18
    Binke
  • Erreportajeak

    Egin planto, eta kalera salto!

    2019-02-15
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Andrea de la Hera galdakoztarra, Portugalgo Swim Grand Prixeko txapeldun

Lisboa eta Cascais batzen dituen igeriketa txapelketaren edizio berria antolatu zuten pasa den zapatuan, uztailak 19. Urtero bezala...
  • Ane Sainz Espainiako saskibaloi selekzioarekin jokatzeko deitu dute

    Galdakao
    2025-07-21
  • Ganguren mendira igoera herrikoia antolatuko dute irailaren 14an

    Galdakao
    2025-07-21
  • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko zenbait eragile

    Galdakao
    2025-07-18
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu