
Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Agirre Lehendakaria Center
Maiatzaz geroztik, Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udalarekin elkarlanean hasi da udalerriko foro soziosanitarioa abian jartzeko. Talde eragile bat eratu dute honezkero eta pasa den astean zaintza komunitarioa lantzeko bilera egin zuten.
Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen. Ekimen honen helburua «osasunaren eta ongizatearen erronkei ikuspegi komunitario eta sistemiko batetik heltzea» da.
Lehen fasean hainbat lan-bilera egin dituzte, eta hamabost pertsona inguruk osatutako talde eragile bat eratu da, horien artean osasun-arloko profesionalak, farmaziak, tokiko elkarteak eta erreferente komunitarioak.
Taldeak lehen kontraste-saio kolektiboa egun zuen pasa den astean Torrezabal Kultur Etxean eta parte-hartze zabala eta anitza izan zuen saioak. Immigrazioko, hirigintzako, gizarte-ongizateko eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko udal-teknikak izan ziren, baita hainbat erakundetako ordezkariak ere, hala nola Caritas, ELZ eta Zainduz programa, Galdakaoko Eguneko Zentroa, Farmamundi, Erabide, Erlantza emakume-elkartea, guraso-elkarteak, Elkarlaguntza sarea, pastoral-taldeak eta udalerriko bizilagunak.
«Ahots aniztasun horri esker, begirada aberatsa, konplexua eta zainketen eta ongizatearen gainean kokatua sortu zen Galdakaon», adierazi dute Agirre Lehendakaria Centerretik.
Topaketan, «funtsezko gaien inguruan» aritu ziren, hala nola, eragileen eta baliabideen arteko deskonexioa uharteetan jarraitzen dugu informazio partekatu handiago baten beharra, eta espazio iraunkorrak, irisgarriak eta belaunaldien artekoak sortzeko premia. Halaber, nahi ez den bakardadean dauden adinekoen, etxegabetasun, migrazio, desgaitasun edo bazterketa digitaleko egoeran dauden pertsonen kontakizuna balioetsi zuten.
Gainera, elkarrekin identifikatzen zituzten hurrengo hilabeteetan aztertzen jarraitu nahi ditugun aukera-arloak, entzuteko eta taldean lan egiteko saio berrien bidez:
- Atarietako eskailerak harremanetarako eta zaintzarako eguneroko leku gisa.
- Tokiko saltokiak laguntza komunitarioko nodo gisa.
- Elkarteen eta kolektiboen foro egonkor bat sortzea, baterako lana errazteko.
- Funtzio anitzeko eta belaunaldien arteko espazioak bultzatzea, elkarrekin egoteko eta partekatzeko.
Azkenik, urrian egingo den hurrengo topaketa kolektibo handia prestatzen ari dira. «Aurrerapenak partekatzeko eta proposamen berriei forma bateratua ematen hasteko gunea izango da», adierazi dute Agirre Lehendakaria Centerretik, parte hartzeko info@agirrecenter.eus helbidera idatzi behar dela gogoraraziz.