«Udabarriaren mitoa»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2018ko martxoa
Martiaren 21ean hasten jaku udabarria. Neguko solstiziotik eguna hazten etorri jaku eta eguna eta gaua bardintzeari «ekinozio» deritxagu.
Latineko berba konposatu batetik dator: «aequinoctium (aequus= bardina eta nox= gaua)», hau da, luzari berbera egunak eta gauak. Zientziaren argitasuna agertu aurretik, mito bidez azaltzen izan jaku, besteak beste, udabarriaren hasiera. Greziar mitologiara joko dogu lehenengo. Zeus eta Demeter (Ceres, latinez) andragizonak ziran eta Persefone izeneko alaba bat eukien. Egun baten, Hades, hilen eta inpernuetako jainkoak, bahitu egin eban Persefone. Demeter bila ebilen eta aurkitu ezinean esan eutsan Zeusi: «Persefone ez badeustazu neuganatzen, aurten ez da egongo uztarik». Horretara, Zeus akordio batera heldu zan eta udabarrian atera egingo eban Persefone Hadesetik eta neguan barriro bueltatu. Halan ei dabilz gaur be.
Gorbeialdean jaso dodanari jarraituz, Mari Anbotokoa, udabarriro joaten ei da Itzinako Supelegorretik Anbotora eta uztaroa amaitzean, barriro Supelegorrera . Hor ei dabil batetik bestera, anega bat garik garautan daukan beste urtean.