«Txistu, irrintza eta zantzo»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2020ko otsaila
Gizakiok, naturatik kulturara bideko saltu kualitatiboan, besteak beste, tresnak, sinboloak eta balioak sortzen eta lantzen daragoiogu historian zehar. Naturara bagoaz, gizakiok, geure fonazio-organu naturalakaz, txistua, irrintza (irrintzia) eta zantzoa asmatu doguz komunikatzeko edo eta beste zeregin askotarako. Txistua, ahorik hara egiten dogu, mihin-ezpanak konbinatuz edo atxamar bidez. Txistu naturalak era askotakoak dira: berezkoak, kanturakoak, txistadarakoak, deitzekoak, agintzekoak, konpetiziokoak etab. Irrintza berbea, fonazio-organu bidezko beste hots bat dogu. Irrintza, gizaki zein abere batzuk egiten dogun oihu zoli eta deigarria da. Gure historia luzean zehar, gizakiok irrintza edo irrintzi bereziak asmatu doguz. Gorbeialdean, gizakion irrintza-hots hori adierazteko, zantzo, berbea darabilgu. Era askotako zantzoak daukaguz egoera bat edo beste adierazteko: esaterako, deiadarrerako, larrialdirako, lamenturako, pozerako, jai-girorako, ospakizunerako, suterako, joan-etorrirako, etab. Historiak aurrera egin ahala, naturarik harako aho-hotsez gain, era askotako musika-tresna ugari sortu doguz gure Euskal Herrian eta erabili be badarabilguz guztion gozamenerako. Binke!