Aktualitatea 

Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurre galdakoztarra

2021-11-27
BertsolaritzaBINKE / 2021eko azaroa Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurre galdakoztarra ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Urreta kiroldegia bertsozaleen tenplu bilakatu da gaur arratsaldez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreetariko bat hartzeko. Ia 700 lagun batu dira eta Etxahun Lekue larrabetzuarrak irabazi du gaurko saioa. Argazki-galeria, albistearen amaieran. Bizkaiko Bertsolari Txapelketak 700 bertsozale batu ditu gaur Galdakaoko Urreta kiroldegiko epeltasunean. Txingor hotsek tarteka eraikinaren teilatua astintzen bazuten ere, bertsoak gailendu dira txapelketako finalaurrean, eta Etxahun Lekuek irabazi du gaurko saioa. Gaurko finalaurrea irabazita beraz, Lekuek abenduaren 18ko Bilboko finalerako zuzeneko pasea eskuratu du. Hasierako agurrean kantatu du sarritan aritzen

Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere

2021-11-26
Indarkeria Matxistaren Aurkako EgunaBINKE / 2021eko azaroa Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere TESTUA: ErredakzioaARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Atzo, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, ehunka lagun irten ziren Galdakaon eta Usansolon «sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean autodefentsa feminista» aldarrikatzera. Hementxe batu ditugu Binkeko argazkilari Aitzol Zamalloak Galdakaoko manifestazioan hartutako zenbait argazki. Azaroaren 25ean, urtero, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzeko beharrean dago oraindik gure jendartea, eta aurten ere kaleak betetzeko deialdia egin zuen Euskal Herriko mugimendu feministak. Galdakao eta Usansolo ez ziren gutxiagorako izan eta Kurtzetik zein Unkinatik manifestazioak antolatu zituzten herrietako talde feministek. «Sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean, autodefentsa feminista» aldarrikatu

Zuriñe García Michelin izarra Ostalaritza Eskolara bueltatu da

2021-11-25
SukaldaritzaBINKE / 2021eko azaroa Zuriñe García Michelin izarra Ostalaritza Eskolara bueltatu da TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Galdakaoko Ostalaritza Eskola Elena Arzakekin batera Michelin izarra duen Euskal Herriko emakume sukaldari bakarra, Zuriñe García galdakoztarra, Ostalaritza Eskolan izan da azken bi egunetan, bertako ikasleekin sukaldari. Azken bi egunotan Galdakaoko Ostalaritza Eskolan ibili da Zuriñe García sukaldari galdakoztarra, eskolako sukaldaritzako ikasleekin batera sukaldatzen. Bengoetxe auzoan kokatuta dagoen eskola honetako ikasle izan zen García, 2000-2001 ikasturtean ikasketak amaitu zituen arte, eta Ostalaritza Eskolan indarrean dagoen «berdintasunaren aldeko kanpaina baten ekimenez» etorri da asteon, eskolako zuzendaritzak Binkeri adierazi dionez: «Goi-mailan sektore erabat maskulinizatua da oraindik

Abian den «Berria zabalik» kanpainan 41 saltoki ari da parte hartzen

2021-11-25
MerkataritzaBINKE / 2021eko azaroa Abian den «Berria zabalik» kanpainan 41 saltoki ari da parte hartzen TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Berria egunkaria Tokiko merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko kanpaina hasi da abenduaren 1era bitarte, 1.000€ko zozketa baten bidez. Guztira 41 saltokik eman dute izena, eta sarrera honetan batu ditugun establezimendu guztietan har dezakezu parte. Merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko Galdakaoko Udalak, Dendari Elkarteak eta egunkariak berak «Berria zabalik» kanpaina iragarri zuten urriaren 27an, Kutxabanken babesarekin. Horrela ba, «merkatari txikien jarduna biziberritzeko eta kalean euskararen presentzia areagotzeko» zozketa bat abiarazi dute abenduaren 1era bitarte. Prentsaurrekoan azaldu zuten egitasmoa, eta bertan

Batzar Nagusietan izan dira gaur zenbait usansolotar

2021-11-24
UsansoloBINKE / 2021eko azaroa Batzar Nagusietan izan dira gaur zenbait usansolotar TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Usansolo Herria Usansolo Herriak elkarretaratzera deitu ditu gaur usansolotarrak Gernikako Batzar Nagusietan, foru araua errespetatu eta Usansolok udalerri izateko eskubidea duela alderdiei gogorarazteko. Hainbat usansolotar Batzar Nagusien atarian batu da gaur Usansolo Herriaren ekimenez, bertan ziren politikariei «herria bagarela eta udalerri izateko eskubidea badugula» eta «foru araua errespetatuz erantzun baten zain» jarraitzen dutela gogorarazteko. Azken agerraldietan Monika Menak adierazi duen bezala, foru arauak markatzen dituen «baldintza guztiak betetzen» dituztela eta «horixe bera ahalik eta arinen» errespetatzea eskatu du UHko ordezkariak. Aurtengo uztailean Binkek batu zuen

Galdakoztarra zen atzo Portugaleten hildako langilea

2021-11-24
EzbeharraBINKE / 2021eko azaroa Galdakoztarra zen atzo Portugaleten hildako langilea TESTUA: Erredakzioa Atzo Portugaleten teilatu batetik erori eta hildako langilea galdakoztarra dela adierazi berri du Ernaiek. Horregatik kontzentraziora deitu dute zenbait eragilek gaurko, eguaztena, 19:00etan Galdakaon. Azaroaren 23an, Portugaleteko Bailen kaleko bosgarren pisuko etxe bateko teilatuan lanean ari zela, R.P.L. 45 urteko gizona hil egin zen teilatutik erorita. Bravo Lanak SL enpresarentzat lanean ari zela argitaratu zuen atzo Naiz hedabideak, eta teilatuko urak bideratzen dituen zorrotena konpontzen ari zela zehaztu. Galdakaoko Ernai gazte erakundeak hedabideetara bidalitako gutun batean adierazi berri du «orain dela gutxi jakin izan dugu, atzo Portugaleten lan

Oxabik Galdakaon eskainiko du bere itzuleraren lehen kontzertua

2021-11-23
KulturaBINKE / 2021eko azaroa Oxabik Galdakaon eskainiko du bere itzuleraren lehen kontzertua ARGAZKIA: Galder IzagirreTESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Bi urte geldirik egin ostean, Oxabi talde galdakoztarrak hiru kontzertu eskainiko ditu abenduan, eta lehena Galdakaon: Euskararen Nazioarteko Egunaren harira abenduaren 3an Torrezabalen —gonbidapenak gaur jarri dira eskuragai—. Hala ere, ez da ekitaldi bakarra izango. Hementxe batu ditugu guztiak! Pandemiak behartutako bi urteko geldialdiaren ostean, bueltan da Oxabi taldea, nahiz eta «ardura eta erantzukizunagatik» oxabitarrak kontziente izan diren «gu izan behar ginela agertoki batera igotzen azkenak», esan du taldeak bidalitako oharrean. Baina orain bai, taldeak ohiko duen uda garaitik kanpo bada ere,

Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu domekatik aurrera

2021-11-19
KulturaBINKE / 2021eko azaroa Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu domekatik aurrera TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Gaur aurkeztu dute Musika Eskolaren atarian Galdakaoko Musika Astearen 30. urteurrena, domeka honetatik azaroaren 25era bitarte ospatuko dena Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. Azaroaren 21etik 25era antolatuko du aurten Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolak bere Musika Astea. Eta ez da edozein Musika Aste izango, hogeita hamargarren edizioa duelako aurten. Urte borobila, eta edizio berezi honetan ez dira kanpoko eta etxeko musikariak faltako. Gaur aurkeztu dute prentsaurrean Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Olaia Parra Kultura zinegotziak Musika Eskolan bertan. Egitarauan, ez dira

Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkinak herrira ekarri gura dituzte

2021-11-17
Memoria historikoaBINKE / 2021eko azaroa Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkinak herrira ekarri gura dituzte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Asua Zamalloa familiarena Pedro Asua galdakoztarra 22 urte zituela fusilatu eta lurperatu zuten Jacako hobi komun batean, 1936ko gerran. Familiak badaki bere senidearen gorpua bertan dagoela, eta Udalarekin batera gorpuzkiak Galdakaora ekartzeko tramiteak hasi ditu. Miliziano aritu zen borrokan, beste askorekin batera, Pedro Asua Zubiaur galdakoztarra 1936ko gerran. Eta 22 urte zituela, atxilotu, heriotza zigorrera kondenatu eta Jacan fusilatu zuten. Bere familiak, urteetan egindako ikerketari esker, badaki Pedro Jacako hilerrian lurperatu zutela, fosa batean. Horregatik, familiaren nahia «gorpua berreskuratu eta bere sorterriko hilerrian

Sormene jaialdiaren jarraipen hurbila egingo du Binkek

2021-11-10
Euskara eta kulturaBINKE / 2021eko azaroa Sormene jaialdiaren jarraipen hurbila egingo du Binkek TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Azaroaren 16tik 21era hartuko du bigarrenez Galdakaok Sormene, sorkuntzen Galdakaoko plaza. Aurtengoak bereziki transmisioa, euskara eta emakumea izango ditu ardatz eta Binkek eguneroko jarraipena egingo dio jaialdiari. Bigarren edizioa beteko du aurten Sormene jaialdiak, azaroaren 16tik 21era bitarte. Eta aurtengoak transmisioa, euskara eta emakumea izango ditu ardatz. Horrela ba, aurtengo egitarauak hamaika tailer, emanaldi, solasaldi eta ikuskizun eskainiko ditu martitzenetik domekara: musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak, bertsolaritza, komikigintza, literatura… «Euskaraz eta emakumeen eskuak nagusi direla», halaxe azaldu zuten azaroaren 2ko aurkezpenean

Izaskun Rekalde usansolotarra Legebiltzarrean izan da, Pantailak Euskaraz taldearen ordezkari

2021-11-09
Ikus-entzunezkoakBINKE / 2021eko azaroa Izaskun Rekalde usansolotarra Legebiltzarrean izan da, Pantailak Euskaraz taldearen ordezkari TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Endika Portillo / Foku Pantailak Euskaraz taldeak euskarak ikus-entzunezkoetan duen «larrialdi egoeraz» ohartarazi eta «pauso sendo eta handiak» eskatu zituen atzo Eusko Legebiltzarrean. Ekimenaren ordezkari Alex Aginagalde eta Izaskun Rekalde izan ziren, usansolotarra eta Binkeko batzordekidea, azken hau. Pantailak Euskaraz taldea Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean izan zen atzo, azaroak 8, taldea osatzen duten guraso, euskaltzale eta ikus-entzunezkoen kontsumitzaile zein profesionalen kezka eta aldarrikapenen berri alderdi politikoei emateko. Bada, Alex Aginagalde donostiarrarekin batera, Izaskun Rekalde usansolotarra —eta Binkeko batzordekidea— izan zen taldearen ordezkari.

Usansoloko «Herri txiki, infernu handi» saioaren grabaketan egon da Binke

2021-10-21
TelebistaBINKE / 2021eko urria Usansoloko «Herri txiki, infernu handi» saioaren grabaketan egon da Binke TESTUA ETA ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Gaur, eguena, grabatu da Meatzetako frontoian Usansolo protagonista izango duen ETB-1eko «Herri txiki, infernu handi» saioa. Bertan izan da Binke, eta irudi alai hauek batu ditu. Urriaren 11n grabatu zituen ETB-1eko «Herri txiki, infernu handi» saioak kaleko agerraldiak Usansolon, eta gaur —urriak 21— hilaren 11ko eszenak emititu eta publikoarekin grabatu ohi den atala grabatu dute 20:00etatik 22:00 bitarte Meatzetako frontoian. Grabaketan izan da Binke, eta usansolotarren sartzea eta hasierako uneak irudiz batu ditu hedabide honek. Saio arrakastatsuak ohituta gaituen bezala,

situs togel

situs toto