Merkataritza
BINKE / 2021eko azaroa

Abian den «Berria zabalik» kanpainan 41 saltoki ari da parte hartzen

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Berria egunkaria

Tokiko merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko kanpaina hasi da abenduaren 1era bitarte, 1.000€ko zozketa baten bidez. Guztira 41 saltokik eman dute izena, eta sarrera honetan batu ditugun establezimendu guztietan har dezakezu parte.

Merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko Galdakaoko Udalak, Dendari Elkarteak eta egunkariak berak «Berria zabalik» kanpaina iragarri zuten urriaren 27an, Kutxabanken babesarekin. Horrela ba, «merkatari txikien jarduna biziberritzeko eta kalean euskararen presentzia areagotzeko» zozketa bat abiarazi dute abenduaren 1era bitarte.

Prentsaurrekoan azaldu zuten egitasmoa, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkari Iñigo Hernando alkatea eta Edurne Espilla Euskara zinegotzia izan ziren, Dendari Elkartearen izenean Aitziber Bonilla elkarteko presidentea, Kutxabanken ordezkari Ramon Aranburu Zamakoako bulegoko zuzendaria eta bere lankide bat, eta Berriaren ordezkari Martxelo Otamendi zuzendaria izan ziren.

Galdakaoko Araba kalean egindako aurkezpen horretan Otamendik kanpaina honen zergatia azaldu zuen: «Tokiko merkataritza gogor astindu du pandemiak, eta azkeneko urte eta erdia oso gogorra izan da merkatari txikientzat. Berriak apustua egin nahi du bi norabideetan: esku bat botaz tokiko ekonomiari, eta euskara eta irakurzaletasuna bultzatuz, Berriaren presentziarekin».

Horregatik, kanpainak bi ardatz nagusi izango ditu: azaroaren 8ra bitarte izena eman zuten saltokietako bezeroek 1.000€ko zozketa batean parte hartu dezakete batetik, eta izena eman duten tabernek Berria egunkaria doan eskuratzeko aukera izan dute bestetik.

«Berria zabalik» kanpaina azaroaren 22arekin abiatu zen eta 41 establezimenduk eman dute izena. Ondoko zerrendan dituzu zozketan parte hartzeko saltoki guztiak:

Akademiak eta zentroak

  • PDP laguntza zentroa.
  • Oxford Galdakao.

Arropa eta oinetakoak

  • Kaos zapata denda.
  • Kil-Kir.
  • Olje Urban Shoes taldea.
  • Clementí.
  • Sinun.
  • Chic.
  • Motila oinetakoak.
  • Sam-dee.
  • Mariu lentzeria.
  • Kilika.
  • So Much.
  • Ainara osagarriak.
  • Moka oinetakoak.
  • Biola oinetakoak.

Etxe apainketa

  • Ametsak.
  • Xama, etxea eta dekorazioa.
  • Orkitxe lora denda.
  • Artezale altzairuak.
  • Kiram diseinua.

Etxetresna elektrikoak

  • Victoria eltzeak eta erregailuak.
  • Zoroiza.

Haur dendak

  • Bizi Haziak.

Informatika dendak

  • Rollon informatika.
  • Beep Galdakao.

Janari dendak

  • Easo bakailao denda.

Liburu dendak

  • Zamakoa liburu denda.

Osasuna eta edertasuna

  • Sens.
  • Opticalia Galdakao.
  • Maria Tajada farmazia.
  • Urizar bitxi denda.
  • Arteaga optika.
  • Begientzun, Galdakao Optika.
  • Claudia estetika.
  • Kairbel bitxiak eta osagarriak.

Zerbitzuak

  • Aitziber Bonilla argazkilaria.
  • Ambielectric.
  • Txalaparta Kopi.
  • Bizkaia kristaldegia.
  • Galdakao Grafikak.

Abenduaren 1ean itxiko da 1.000€ko zozketan parte hartzeko epea eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, egingo da zozketa bera.