Bertsolaritza
BINKE / 2021eko azaroa

Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurre galdakoztarra

ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
TESTUA: Jon Gomez Garai

Urreta kiroldegia bertsozaleen tenplu bilakatu da gaur arratsaldez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreetariko bat hartzeko. Ia 700 lagun batu dira eta Etxahun Lekue larrabetzuarrak irabazi du gaurko saioa.

Argazki-galeria, albistearen amaieran.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak 700 bertsozale batu ditu gaur Galdakaoko Urreta kiroldegiko epeltasunean. Txingor hotsek tarteka eraikinaren teilatua astintzen bazuten ere, bertsoak gailendu dira txapelketako finalaurrean, eta Etxahun Lekuek irabazi du gaurko saioa.

Gaurko finalaurrea irabazita beraz, Lekuek abenduaren 18ko Bilboko finalerako zuzeneko pasea eskuratu du. Hasierako agurrean kantatu du sarritan aritzen dela Galdakaon kantari, Bekeako jaietan, galdakoztarren egunean… Baina inoiz ez zuela pentsatuko orain gutxi bakunatu zuten leku berean ariko zela bertsotan kantari.

Saio oso parekatua izan da, antolatzaileen eta bertsozaleen iritziz. Larrabetzuarrak 547,5 eskuratu ditu, eta ezustekoa eman du Aitor Bizkarra 25 urteko abadiñarrak bigarren postua eskuratuta.

Horrela geratu dira Galdakaoko finalaurreko puntuazioak:

  1. Etxahun Lekue Etxebarria, 547,5.
  2. Aitor Bizkarra Ruiz 541,5.
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa 524,5.
  4. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, 520,5.
  5. Oihana Bartra Arenas, 504.
  6. Josune Aramendi Perez, 463,5.

Eta bilduma honetan batu ditu Binkek gaurko saioak utzitako irudi batzuk: