Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta euskaraz

2021-01-21
KokojokoaBINKE / 2021eko urtarrila Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta euskaraz TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Kokoak egitasmoa osatzen dute Eider Eibar eta Iskander Sagarminagak, eta egitasmoaren proiekturik handiena aurkeztu dute: haurrentzako Kokojokoa bideo-jokoa, doan eta euskaraz. Kokojokoak erabiltzailearen irudimena piztea helburu duen euskarazko joko interaktibo berria da. Jokoaren oinarria kokoak bilatzea da lau prestaketa jokoren bitartez: «Argia piztu, brotxara jauzi, kitarra-artazia jo, emozioa aukeratu» eta beste lau joko nagusiren bitartez, kukua —bikote jokoa—, oker-ker —segida jokoa—, klix-klax —puzzle jokoa— eta bor-bor —emozioen jokoa—. Jokalariak behar beste denbora har dezake joko bakoitzean, ez baitago denbora tarterik jokoa

Elexaldeko igerilekua neguan ere irekita egongo da | AGINKE!

2021-01-21
Urriko hotzekin igerilekua irekita egon izana herritarren harrera nolakoa izan zitekeen jakiteko froga izan zela jakinarazi du Udalak. Emaitza egokiak izan zirenez, otsailean ere irekitzeko proposamena egingo du Kirol Arloak baina oraingoan izotz pista bezala. Azkenaldiko tenperaturek asko lagunduko dute! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Jaso gabeko beirarekin elizak berriztuko dira laster | AGINKE!

2021-01-21
Beiren bilketaren ardura duen enpresaren greba dela eta, aspalditik ditugu kontenedoreak zein berauen inguruak Gabonetako txanpain edo ardo botilez gainezka. Arazoa konpondu bitartean, Santa Maria eta Andra Mari elizetako arduradunek kristal horiekin beiratea berriztea proposatu diote Udalari. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Hiru Errege Magoak Udal Euskaltegian hasi dira | AGINKE!

2021-01-21
Aurtengo Gabon egunetako opari banaketan, Olentzero eta Mari Domingik Meltxor, Gaspar eta Baltasarri Udal Euskaltegirako matrikula oparitu diete. Horrela, 2021-2022ko Errege Kabalgatan euskarazko hitz gehiago entzun ahal izango dira. Dagoeneko hasi dira klaseak jasotzen! AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Rokodromoa berriztu eta ireki du Ganguren Mendi Taldeak

2021-01-21
EskaladaBINKE / 2021eko urtarrila Rokodromoa berriztu eta ireki du Ganguren Mendi Taldeak TESTUA: Edu OleaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Rokodromoa berriztearekin batera, Gangureneko monitore batek eskaladan murgilduko ditu zaleak astero. Eskaladaren «boom»-a 70 eta 80. hamarkadetan eman zen gure lurralde osoan. Jarduera honen hazkundea gure herrietan ere oso nabaria izan zen Ganguren Mendi Taldearen esanetan: «Eskalatzaileak entrenamenduari garrantzia handia ematen hasi ziren, mendian egin beharreko ariketa fisikoak eta teknikoak hobetzeko entrenamenduari heldu zitzaion…». Eta horregatik, hain zuzen, 1980. urtean Ganguren elkarteak bere egoitzan rokodromo bat eraikitzea erabaki zuen. Urte batzuk geroago, rokodromoari beste bi panel gehitu zizkioten, «garai berrietara egokitzeko nahiarekin»,

Estanko batean lapurreta egiten saiatu den pertsona bat atxilotu du Galdakaoko Udaltzaingoak

2021-01-20
AtxiloketaBINKE / 2021eko urtarrila Estanko batean lapurreta egiten saiatu den pertsona bat atxilotu du Galdakaoko Udaltzaingoak TESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaoko estanko batean lapurreta egiten saiatu den gizon bat atxilotu du gaur, asteazkena, udalerriko udaltzaingoak. Ezbeharra 19:00 aldera gertatu da eta Binkek bai udaltzainburuarekin zein estankoaren jabearekin berba egiteko aukera izan du. Galdakaoko Udaltzaingoak bere Twitter kontutik eman du berria gaur, urtarrilak 20: «Pertsona bat atxilotu dugu, udalerriko establezimendu batean atrako bat egiten saiatzeagatik». Lapurreta «armatua zihoan gizonezko batek» egin du Galdakaoko estanko batean, Ertzaintzaren komunikatu batek adierazi duen bezala. Binke Udaltzaingoarekin harremanetan jarri da berria jakin bezain pronto, eta

Adinekoen egoera ezagutzeko hiru ikerketa abiatu ditu Galdakaoko Udalak

2021-01-20
Gizarte-ekintzaBINKE / 2021eko urtarrila Adinekoen egoera ezagutzeko hiru ikerketa abiatu ditu Galdakaoko Udalak TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Adinekoen bakardadea eta mendekotasuna kontuan hartuta, hiru ikerketa pilotu jarri ditu abian Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak eta horien berri eman dute Idoia Martinez arloburuak, Mari Paz Losada zinegotziak eta Iñigo Hernando alkateak. «Gure adinekoekin zor handia dugu eta horregatik zaindu behar ditugula» esanez hasi du bere berbaldia Mari Paz Losada alkateorde eta zinegotziak, urtarrilaren 20an Galdakaoko udaletxean eskainitako prentsaurrean. Prentsaurre horretan, Udalaren Gizarte-ekintza Arlotik abian jarri diren hiru ikerketen berri eman dute aipatutako zinegotziak, Idoia Martinez arloburuak eta Iñigo Hernando alkateak.

Metroaren 5. linea egin ahal izatea Europako funtsek erabakiko dute; Aldundiak eta Jaurlaritzak bestela, ezin

2021-01-13
GarraioaBINKE / 2020ko urtarrila Metroaren 5. linea egin ahal izatea Europako funtsek erabakiko dute; Aldundiak eta Jaurlaritzak bestela, ezin TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Irekia Metroa Galdakaotik pasa eta Usansoloko ospitalera eramateak 350 milioi euroko aurrekontua du, eta «euskal erakundeentzat aurre egin ezina» dela iragarri dute gaur Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Arriola garraio sailburuak. Horregatik, Metroaren bosgarren linea egin eta 2026. urtean iritsi ahal izateko funts europearrak ezinbesteko direla esan dute. Next Generation izeneko Europar Batasunaren dirulaguntza barik Metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera ezin izango dela iritsi iragarri dute gaur Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Arriola

EGITARAUA | Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte

2021-01-07
KulturaBINKE / 2020ko urtarrila Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: artisten sareetatik hartuta Nogen, «Kutsidazu bidea Ixabel» musikala, Aurora Beltrán, Ruper Ordorika, «Porno vs Afrodita» antzezlan musikatua eta «Lurrun minez» edo «Etxerik txikiena» antzezlanen neurriko ikuskizunak iragarri ditu Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean. Beherago batu ditu Binkek denak zerrenda bakarrean. Kultura segurua dela eta askorako ematen duela erakusten ari da Galdakao, bereziki Torrezabal Kultur Etxean, non aforoa eta Covid-aren gainerako baldintzak aise bete daitezkeen. Gabonetako 19 ikuskizunen eta Sormene plaza berriaren ondotik iragarri ditu, urtea hasi berritan, beste 21 ikuskizun Galdakaoko Udalak Kultur Etxean. Antzerkia,

Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da

2021-01-03
Elkartasun kanpainaBINKE / 2020ko abendua Aingeru Picazaren aldeko tapoi bilketa kirol munduko babes zabala jasotzen ari da TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ekaitz Picazaren Facebook-etik Aingeru Picaza Etxebarrin bizi den eta aita usansolotarra duen lau urteko haurra da. Garun-paralisia, epilepsia eta disfagia gogorra du Aingeruk, eta aulki berri bat erosteko plastikozko tapoi bilketa hasi dute Usansolon, Galdakaon eta inguruko beste hainbat herritan ere. Aita batek bere semeagatik egin dezakeena erakusten ari da Ekaitz Picaza usansolotarra. Bere seme Aingeruk garun-paralisia, epilepsia eta disfagia gogorra ditu, eta gurpil-aulki berezi batean ibili behar da ondorioz. Horrek, eta bere osasun-tratamendu konplexuak, aurre egin ezinezko kostuak

Errege Magoekin egoteko izena eman behar da gaur, bai Usansolon zein Galdakaon

2020-12-29
Gabonak Covid garaianBINKE / 2020ko abendua Errege Magoekin egoteko izena eman behar da gaur, bai Usansolon zein Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Inocencio Goikuria eta Gazteberri Ekialdeko pertsonaia kutunen urteroko bisitek ere ezin izango diote izkin egin Covid19-ak sortutako salbuespen egoerari. Horregatik, aldaketak izango dira Usansoloko eta Galdakaoko hiru Errege Magoen ekitaldietan. Nork esango zigun guri iazko Gabonetan, aurten horrela egongo ginenik? Iazko urtera joan barik ere, nork esango luke aurtengo martxoan, honek hainbeste iraungo zuenik… Baina bai, Gabonek ezin izan diote mundu mailako pandemia honek sortutako egokitzapenei izkin egin. Horrela ba, 2021aren hasiera ere Covid19-ak eragindako baldintzapean hasi beharko

Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

2020-12-23
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da» Sormenek bete du bere lehenengo edizioa, eta balorazio arin bat egiteko batu da Binke Gotzon Barandiaran ekimenaren arduradunarekin. Bere esanetan, Sormeneren helburu nagusia kulturzaleak sortzea da. Sormene amaitu berritan Gotzon Barandiaran (Galdakao, 1974) ekimenaren arduradun artistikoa izan denarekin batu da Binke. Idazlea eta kulturgilea, oro har, baina musikaren munduari ere oso lotuta dago Barandiaran. Ekimen berriaren inguruan jardun gara berarekin. Aurreikuspenak bete dituzue? Aurreikuspenak bete doguz, bai. Guk lau ildotan lan egin gura gendun, eta horri jagokonez bete doguzala esan geinke. Zeintzuk dira lau ildo horrek? Sormena sustatzea, plazak eskaintzea,