«Txokolategia» liburu berria aurkeztu du Yolanda Arrietak gaur Sormenen, Nora ikaslearekin batera

2020-12-19
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Txokolategia» liburu berria aurkeztu du Yolanda Arrietak gaur Sormenen, Nora ikaslearekin batera TESTUA: Iñigo Larrrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Sormeneko saioek hasiera eman diote arratsaldeari Yolanda Arrieta eta Nora Janbrinaren solasaldiaren eskutik. Arrietak hainbat obra idatzi ditu bere ibilbidean zehar, baina gaurkoan bere azken eleberria aurkeztera etorri da Torrezabalera: «Txokolategia». Torrezabalen Yolanda Arrieta idazlea eta Nora Janbrina ikaslea ibili dira solasean. Arrietak ibilbide oparoa izan du euskal literaturan, bere ibilbidean zehar helduen literaturan hamabost eleberri, haur literaturan hogeita bost liburu eta bi saiakera idatzi dituelako. Janbrina liburua irakurri duen nerabea da, eta oholtzan izan duen betebeharra

Miren Agur Meabe bigarrenez Sormenen, gaur «Nola gorde errautsa kolkoan» liburu berria aurkezteko

2020-12-19
SormeneBINKE / 2020ko abendua Miren Agur Meabe bigarrenez Sormenen, gaur «Nola gorde errautsa kolkoan» liburu berria aurkezteko TESTUA ETA ARGAZKIA: Iñigo Larrea Labarrieta Gaurko egunean zehar literatura uztartzen ari da Sormenen. Miren Amuriza eta Eider Eibarren aurkezpenaz disfrutatu ondoren, Miren Agur Meabek bere azken poesia liburua aurkeztu du: «Nola gorde errautsa kolkoan». Bigarren eguna izan da gaurkoa Miren Agur Meaberentzat Sormenen. Asteartean Arkaitz Miner musikariarekin, errezitaldia eskaini zuen Leire Bilbao eta Lizar Begoñarekin batera. Bertan, bere azken poesia liburuko hainbat pasarte aurkeztu zituen, eta gaurkoan ere poesia liburua aurkeztera etorri da Galdakaora: «Nola gorde errautsa kolkoan». Azken hamarkadan idatzitako poemak

Eider Eibar eta Miren Amurizak irudikatuz eta kontatuz aurkeztu dute Sormenen «Kokonutt» lan berria

2020-12-19
SormeneBINKE / 2020ko abendua Eider Eibar eta Miren Amurizak irudikatuz eta kontatuz aurkeztu dute Sormenen «Kokonutt» lan berria TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Sorkuntzen Galdakaoko plazak 12:00etan hasiera eman dio egunak izango duen hirugarren literatur aurkezpenari. Honetan, Miren Amuriza eta Eider Eibar egon dira «Kokonutt» liburua aurkezten. Torrezabalen bertsotan askotan ibilitako Miren Amurizak aurkeztu du gaur bere azken obra Sormenen. Amuriza euskal kulturan pertsonaia ezaguna da, idazle eta bertsolaritzaren munduan ibilbide aipagarria izan duelako. Hamalau liburu argitaratu ditu bere bizitzan zehar, eta azkena, 2020an argitaratutako «Kokonutt» obra da. Gaurkoan, Amurizak hogei kapitulutan banatutako liburuaren nondik-norakoak azaldu ditu, eta bitartean,

Karlos Gorrindok «Funanbulistaren beldurra» testigantza-liburua aurkeztu du Sormenen

2020-12-19
SormeneBINKE / 2020ko abendua Karlos Gorrindok «Funanbulistaren beldurra» testigantza-liburua aurkeztu du Sormenen TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Literatura nagusitu da Torrezabalen Sormenek egunean zehar antolatutako solasaldiekin. Jabi Elortza eta Patxi Larrinoa entzun ondoren, Karlos Gorrindo eta Isidro Etxabe egon dira oholtzan Gorrindoren «Funanbulistaren beldurra» liburu berria aurkezten. Gaur, abenduak 19, Sormenek antolatutako bigarren ekitaldiak goizeko 10:30ean izan du hasiera, eta Karlos Gorrindo eta Isidro Etxabe izan ditu bigarren protagonista. Gorrindoren idazle ibilbidea 1992. urtean hasi zen, eta geroztik, hainbat obra idatzi ditu; helduentzat hiru nobela, haur eta gazte literaturan sei liburu, eta guzti hori gutxi balitz, beste bi

«Gezurren habia» aurkeztu du gaur Jabi Elortzak Sormene plazan, Patxo Larrinoa galdakoztarra lagun

2020-12-19
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Gezurren habia» aurkeztu du gaur Jabi Elortzak Sormene plazan, Patxo Larrinoa galdakoztarra lagun TESTUA ETA ARGAZKIA: Iñigo Larrea Labarrieta Sormenek abenduaren 19rako literaturaz jositako egitaraua aurkeztu du. Eguna hasteko, Jabi Elortzak bere azken lana aurkeztu du Patxi Larrinoa galdakoztarrarekin batera: «Gezurren habia». Bere ikasle batek eskolan irakurri ohi zuten liburu bati kritika egin zionean idazketaren munduan murgiltzen hasi zen Jabi Elortza. Ikasleak aipatu zion liburu hura nerabeen mundutik urrun zegoela eta momentu horretatik aurrera hiru liburu argitaratu ditu idazleak: «Sara», «Kinito egunak» eta «Gezurren habia». Azken hori bilbotarrak aurten argitaratu duen azken eleberri beltza izan da,

Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera

2020-12-18
SormeneBINKE / 2020ko abendua Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke «Emakume sortzaile euskaldunak egungo kantagaintzan» ardatz izan duen arratsalde honetan, J. Martinarekin hasi, Haizea eta Ningrarekin jarraitu, eta eguna biribiltzeko Kai Nakairen txanda izan da azkenik. Gasteiztarrak sutan jarri du antzokia reggaetoiaren bitartez! Iratxe Aguilera da Kai Nakai. Gasteiztarra da bera, eta iazko Durangoko Azokako beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu berri du musikariak: «Baimenik gabe». Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak izan ditu lan berri honetan, eta euskal musikan orain arte egon ez den estilo berritzaile

Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene Haizeak eta Ningrak

2020-12-18
SormeneBINKE / 2020ko abendua Rap eta hip-hop doinuekin busti dute Sormene Haizeak eta Ningrak TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Binke J. Martinak eman dio hasiera «emakume sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan» mahai-inguruan parte dutenen artean, ondoren haiexek beraiek eskaini dituzten emanaldiei. Orain, aldiz, Haizea Alonsok eta Uxue Iturrate «Ningrak» hartu diete lekua. Bikote gasteiztarrak hip-hop eta rap doinuz bete du antzokia! Haizea Alonso eta Uxue Iturrate «Ningra» izan dira oholtzara igotzen hurrengoak J. Martinaren ostean. Gasteiztarrak dira biak, eta batez ere hip-hoparen eta honen barnean aurkitzen den raparen baitan kokatzen dute haien buruak. Hasiera batean ez ziren modu bateratuan hasi, hau da,

Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera

2020-12-18
SormeneBINKE / 2020ko abendua Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Egungo musika egiten duten emakume gazteen solasaldian aritu direnak dira jarraian oholtzara berriz igo direnak, baina euren lanak jendarteari erakusteko. Lehena, Larrabetzuko Barcena ahizpek sortutako J Martina trap taldea izan da. Emakume sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuaren inguruko solasaldia behin bukatuta, mahi-inguruan parte hartu duten hauen emanaldien txanda izan da ondoren. J. Martina taldea izan da kantatzen lehena, eta soinu elektronikoz beteriko kanta berritzaileak eskaini dituzte. Kattalin Barcenak, Ane Barcenak eta Javi Jorajuriak osatzen dute J. Martina taldea. Larrabetzuko bi ahizpek izan

Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La Basu gaur Sormenen

2020-12-18
SormeneBINKE / 2020ko abendua Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La Basu gaur Sormenen TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Txaloka eta kantuan jarri ditu ikasleak La Basu San Antonioko raperak gaur goizeko Sormeneren tailerretan. Gaurkoa izan da ikastetxeek zuzenean parte hartu duten azkena. Hemendik aurrerako saio guztiak, ikasle zein gainontzeko herritarrentzako, streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Tailerrera bertaratutako gazteei galderak eginez abiarazi ditu gaur goizeko bi saioak Elena Caballerok, La Basuk, Euskal Herri zein mundu mailan zenbat rapero ezagutzen dituzten galdetuz nerabeei. Raparen eta hip-hoparen artean dauden aldeak ere zeintzuk diren azaldu ditu xehetasunez, lehenik, mugimendu honen baitan lau

Antzerkiaren eta dantzaren gainetik inklusioa aldarri Mariage d’Amour saioan, gaur Sormenen

2020-12-17
SormeneBINKE / 2020ko abendua Antzerkiaren eta dantzaren gainetik inklusioa aldarri Mariage d’Amour saioan, gaur Sormenen TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Goizeko Andra Mari Dantza Taldearen tailerren ostean, Kirats Teatro Repelente taldeak hartu du Sormeneko arrastia. Taldeak Mariage d’Amour izeneko dantza eta antzerki emanaldia aurkeztu du, non diziplina bi horien gainetik, inklusioak eta maitasunak hartu duen indar. Torrezabaleko eszenatokian Xabi Medina eta Nerea Iglesias artistak egon dira, dantza eta antzerkia ardatz dituen ikuskizuna aurkezten. Beraiekin batera, Maite Agirre ere izan da Galdakaon, bera izan baita Mariage d’Amour obraren zuzendaria. Artistek hasiera batean kaleko ikuskizun modura planteatu zuten obra, eta

Andra Marik kantuan eta dantzan jarri ditu ikasleak Sormenen

2020-12-17
SormeneBINKE / 2020ko abendua Andra Marik kantuan eta dantzan jarri ditu ikasleak Sormenen TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Sormeneren ekuadorrean dantza izango da protagonista oholtzan, eta Andra Mari Dantza Taldeak eman dio egunari hasiera ikastetxeetako ikasleei eskainitako bi tailerrekin. Dantzan eta kantuan jarri dituzte ikasleak! Aurten bete ditu 65 urte Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak. Orduko eliza katolikoaren babesarekin sortu zuten 1955. urtean Galdakaoko hainbat gaztek, eta hortik gutxira hasi ziren zekiten hori mundu guztitik zehar barraiatzen. Beranduago, 70. hamarkadan, Galdakaon bertan zein Euskal Herri guztian zehar aurkitu zitezkeen ohituren eta usadioen ikerketa abiatu zuten. Hainbat errito, musika eta dantza

«Urruna» antzezlan esperimental gaztearekin amaitu du bere hirugarren eguna Sormenek

2020-12-16
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Urruna» antzezlan esperimental gaztearekin amaitu du bere hirugarren eguna Sormenek TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Sormene plazaren hirugarren egunean antzerkiak hartu du oholtza. Goizean Amancay Gaztañagaren tailerrez gozatu ostean, arratsaldeko saioan Urruna antzezlanaz gozatu ahal izan dute ikusleek; emakume gaztez osatutako Tripa Kolektiboak sortutako lana. Badira hiru egun Sormene hasi zenetik. Denbora tarte labur honetan, hainbat izan dira euskal kulturaren eta sormenaren plaza berri honek eskaini dituen ikuskizunak, disziplina artistiko desberdinetakoak gainera. Musika, antzerkia, literatura errezitaldia edota Galdakaoko ikastetxeetako ikasleei eskainitako tailerrak izan dira besteak beste egun hauetan izandako emanaldi zein ekintzetako batzuk dagoeneko,

situs togel

situs toto