Binkeren atal bereziaBINKE / 2020ko abendua Sormene, abenduaren 14tik 20ra Sormene jaio da, «sorkuntzen Galdakaoko plaza» legez bataiatu dutena eta datorren abenduaren 14tik 20ra bitarte euskal kulturako esparru artistiko guztiak batuko dituena. Abenduaren 14tik 20ra, kultur plaza berri bat izango du Galdakaok: euskal kultur ekosistema ureztatzera datorren plaza berri bat. Antzerkia, musika, dantza, literatura, bertsoak, ilustrazioa; aurkezpenak, tailerrak, solasaldiak, ikuskizunak; aurrez aurre Torrezabaleko plaza fisikoan, zein plaza birtualean streaming bidez jarraitzeko ekitaldiak… Askotariko hamaika jarduera bilduko ditu sormenen plaza izango den horretan, oinarri komun batzuekin: kultura, euskara eta emakumea; kultur disziplina ugari bilduko dira aste osoan zehar, euskaraz izango dira