Ander Zuluaga: «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz»
Publierreportajea
Ander Zuluaga Gortazar
BINKE / 2021eko apirila
«Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu doguz»
Pandemiak etxean tarte luzeagoak igarotzera eraman gaitu, eta horrekin batera aspaldiko bitxi zaharrak aurkitu dituzte askok. Horrek eragina izan du Ander Zuluaga bitxigilearen jardunean, bitxiak birziklatzen hasi delako.
Zelan ba okurritu zitzaizuen urrea birziklatzen hastea? Jakingo dozuen moduan, guk tailerra daukagu eta urre asko erabiltzen dogu bitxiak egiteko: belarritakoak, eraztunak, lepokoak… eta azken boladan asko ikusten gabiz jendeak aitite-amamaren edo joan egin jakuzan senideen bitxiak daukozela, ez dituanak erabiltzen baina ez dituanak bota gura. Holan ba, urre hori birziklatzeko aukera aztertu genduan, eta holantxe gabiz azkenotan.
Birziklatu diozu, baina zelan? Jendeak ekartzen deuskuzan bitxiak sentimentuagaz lotuta dagoz, eta horregatik ez dabez saldu gura, baina prest dagoz urre horregaz beragaz beste barri bat sortzeko. Beraz, lehenengo, bezeroak dakarren urrearen balorazio bat egiten dogu eta ostean, balio horregaz eta urre beragaz, beste bitxi barri bat egin geinke bezeroak dakarren urrea urtu ostean.
Norberak ekarritako urreari bigarren bizitza bat ematen diozue beraz. Eta amamaren bitxi zaharrik konpontzeko aukerarik baduzue? Aukerak mila dagoz. Esan dodan moduan, urrea urtu eta beste bitxi barri bat egin geinke afinatu eta barriro aleatuta —urre zuriagaz, horiagaz, larrosagaz edo platinoagaz—, edo galdetu dozun moduan, bitxi zaharrak be konpondu edo moldatu egin geinkez. Azken kasu honetan, esate baterako, amamaren belarritako handiakaz txikerragoak egin ahal deutsuguz, edo bi aliantzatik bakarra egin…
Eta nik eramandako urre kopuruak ez badu ematen beste bitxi bat sortzeko? Ekarri dozun urre kopuruagaz ez badeusku emoten zuk gura dozun bitxia egiteko, diferentzia ordaindu zeinke, bitxi barri horri gehitzen deutsagun urrea ordainduta.