Argazkiak 

ARGAZKIAK | Galdakao Triatloi Eskola berriak hasi du bere ibilbidea

2022-02-16
KirolaBINKE / 2022ko otsaila Galdakao Triatloi Eskola berriak hasi du bere ibilbidea TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ugaitz Agilar Abenduan iragarri zuen Binkek Galdakao Triatloi Taldea eskola sortzeko asmotan zebilela. Esan eta egin, dagoeneko errealitate da Triatloi Eskola berria, eta zapatuan lehenengo ikastaroa egin zuten: apnea arnasketa nola ikasi. Ikusi hemen batu ditugun 12 argazki ederrak! Iazko abenduan esklusiban kontatu zuen Binkek Galdakao Triatloi Taldeak eskola sortu gura zuela. Horretarako proiektu berri honen sustatzaile diren Richard Gomez, Jabi Palenke eta Joseba Loroño galdakoztarrekin elkartu zen hedabide hau. Bi hilabete eskas pasa dira geroztik eta dagoeneko Triatloi Eskola errealitatea da Galdakaon. Aurkezpena

ARGAZKIAK | Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute

2022-02-12
Euskal gatazkaBINKE / 2022ko otsaila Dozenaka lagunek Jon Cresporen espetxeratzea gaitzetsi dute Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Jon Cresporen espetxeratzea gaitzesteko dozenaka lagun batu dira gaur eguerdian Galdakaon, Sarek deituta. Bertan izan da Aitzol Zamalloa Binkeko argazkilaria, eta hamar irudi hauek utzi dizkigu. Aste honetan Jon Crespo galdakoztarra hirugarren gradutik bigarren gradura itzularazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak beteta izan, Basauriko espetxeko tratamendu-batzarrak hirugarren gradua eman eta Eusko Jaurlaritzaren esku egon espetxe-politika. Horregatik gaur, otsailak 12 zapatua, dozenaka lagun batu dira Kurtzean hasi eta Iturrondo plazan amaitu den manifestazioan. Sare herritarrak deitutako manifestazioaren buruak

Herriko argiak 10 iruditan

2022-01-31
Click&ClickBINKE / 2022ko urtarrila Herriko argiak 10 iruditan ARGAZKIAK: Jose Antonio Arandia @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. URTARRILEKO GAIA Argiak

ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

2022-01-27
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko. Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere. Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza

Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaoko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Galdakaon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Ehunka lagun batu ziren atzo Galdakaon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Galdakaon 19:00etan Kurtzeko plazatik hasita egin zen manifestazioa, amaieran Iturrondo plazan irakurketa egin eta hainbat

Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan

2022-01-09
Giza EskubideakBINKE / 2022ko urtarrila Usansoloko atzoko manifestazioa 11 iruditan ARGAZKIAK: Aitzol ZamalloaTESTUA: Jon Gomez Garai Usansolon «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» Sarek deitutako mobilizazioa hamaika iruditan batu ditu Binkek Aitzol Zamalloaren bitartez. Dozenaka lagun batu ziren atzo Usansolon, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak «salbuespenezko espetxe politikaren kontra eta elkarbizitza zein bakearen alde» deitutako manifestazioan. Urte hasieran urtero Bilbon eta Baionan deitu ohi den manifestazio nazionalen alternatiba izan dira, aurten ere, herrietan egindako deialdiak —hirietako jendetza ekiditeko—. Usansolon 17:30ean Mailu plazatik hasita egin zen manifestazioa, manifestua irakurri zein trikitilari eta panderojolearen doinuak
1 11 12 13