«Aste Santua»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2019ko apirila
Aste Santuaren herri-zentzua aldatzen etorri jaku uritartze leku-denporetan. Baina atzera begiratzen badogu, Aste Santua eleiz kutsuz beterik egoan eta jendea eleizkizunetara joaten zan hutsik egin barik. Eleiz kultura indartsu horren ezaugarri lez, Gorbeialdeko herri-esaunda pare bat aipatzea baino ez dago. Aikomenzan.
«Aldi baten, baserritar bat, eleizkizunera barik ote bila joan zan basora Bariku Santuz zapatuan labesua egiteko. Baetorren ote-karga lepoan dala eta halako baten, ote-karga eta guzti aidean joan eta ilargian geratu ei zan kondenaturik lurretik ikusten diran gerizpeak sortuz».
«Beste baten, beste baserritar bat be, eleizkizunera barik, egur-abarretan joan zan Bariku Santuz. Baekarren lepakada-egur alozokoa eta bidean datorrela musker endemonino batek haginka egin ei eutsan bernatik eta inondik eta inora be ezin soltatu. Bota egurrok eta eleizara joan zan.
Abadeak, fetura horretan ikustean, bedeinkazinoa bota eutsan eta esan, bedeikazinoaz gain, musker hori ez jakola bernatik soltatuko harik eta zazpi herritako kanpai-hotsak entzun arte». Halantxe gertatu ei zan. Gaur ez dago lehengorik.