Jon Gomez Garai

«Papa Noel euskalduna», Maialen Garaizar

2017-01-20
Maialen Garaizar OrtuetaBINKE / 2017ko urtarrila Papa Noel euskalduna Gabonak amaitu orduko Olentzero joan zaigu berriro mendira lanera. Neguko solstizioarekin ustezko harreman estua duen pertsonaia misteriotsu hau era askotara irudikatu ohi da Euskal Herriko txokoetan zehar; itxura hedatuena, luzaroan, ikazkin lodi zikin bakartiarena izan da, edatea eta bapo jartzea zaletasun duena.  Urteak aurrera joan ahala, ordea, gure Olentzero aldatzen ikusi eta guk geuk ere bere aldaketa hauspotu dugu. Denborarekin batera, tradizioak eraldaketak jasatea berezko prozesua omen da. Baina ez al dabil tradizioa jatorritik gehiegi urruntzen? Gizarte diruzale eta global honen biztanle bihurtzearen ondorioz, Papa Noel euskaldunaren papera antzeztea egokitu zaio

«Usansoloren mugak», Jagoba Epalza

2017-01-20
Jagoba Epalza UriarteBINKE / 2017ko urtarrila Usansoloren mugak Betidanik entzun eta irakurri dut Usansolok arau eta erabakitzeko ahalmena zituela, nortasun handiko herria zela eta leku estrategikoa. Gogoratzen dut txikia nintzenean, plazan elkartzen zirela usansolotarrak desanexio-prozesuaren berri izateko. Orduan ere, mugen gaia landu zen eta Usansoloko desanexiorako gestoretan akordioa egin eta mugak zehaztea lortu zela. Alkatearen esanek harritu eta kezkatzen naute. Badirudi Uriberi ez zaiola historia inporta, desanexioa gaurko kontu bat dela eta hutsetik hasteko beharra dagoela. Nire ustez, errespetu handia merezi duen gaia da; pasa den gestoretan parte hartu zutenen erabakiak eta itzelezko lana egin zuten pertsonak, eta usansolotarrek 2014ko

Josu Trueba: «Egunkariak militanteentzat sortutako panfletoak dira»

2016-10-21
Josu Trueba, argazkilariaBINKE / 2016ko urria «Egunkariak militanteentzat sortutako panfletoak dira» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Kameraren atzealdean egoten dena zergatik da ikusezin, berari esker gizarteko hamaika egoera ikusteko gai bagara? Galdera horri erantzutea ez dut uste «ikusezin» horri erantzutea ere erraz egingo zaionik. Eta ziurrenik, ikusezin izatera ohituta egongo da. Ohituta, eta gustura gainera. Baina oraingoan kameraren fokoa aldatu dugu. Istorio, pasarte edo ekitaldiren baten berri emateko kanala izaten dira argazkilariak. Baina hilabete honetan kameraren atzealdean egoten denari egokitu zaio kameraren aurrean jartzea. Gai sozialekin erabat lotuta dagoen galdakoztarra da eta bereziki euskal gatazkarekiko errespetu eta konpromiso handia

«Hurrengo pausua», Xabier Fernandez

2016-10-21
Xabier Fernandez FuentesBINKE / 2016ko urria Hurrengo pausua «Arbitro marikoi!», «Berna horreikaz fraka horrek?», «Hemendik aurrera ogirik ez dot jango», «Mutilek ez dabe negarrik egiten», «Holan jantzita normala hori gertatzea», «Neska baten moduan jolasten dozu»…  Egunerokotasunean entzuten doguzan esaldiak dira hauek danak. Txantxak, komentario xumeak edo bromak dira, pentseu barik esandakoak, sentidu barik askotan be. Baina gure bromak hurrungo belaunaldikoen jokabideen eredu izango dira, eta hori ez dogu ahaztu behar. Esan ohi da jokaera bat aldatzeko lehenengo pausua arazoa onartzea dala, eta puntu horretara arte asko heldu dira, edo heldu gara. Baina hurrengo pausua, jokabidea aldatzearena, alegia, ez dogu hainbestek

«Garbitasuna», Udane Atutxa

2016-10-21
Udane Atutxa LarrinagaBINKE / 2016ko urria Garbitasuna Amaitu berri den udan izandako oporraldian atzerrira joateko aukera izan genuen eta bertako kulturak eta paisaiak ez ezik gizarte ohiturek ere ahozabalik utzi gintuzten bidai-laguna eta biok. Batez ere, kaleen garbitasunak. Hamalau milioi pertsona bizi diren hiri batean zaila da lurrean zikinkeriarik ez aurkitzea —norbaitek esku-artean zeukan paperezko musuzapia haizeak eraman duelako edo ganorabakoren batek nahita txiklearen papera lurrera bota duelako—  baina, hala eta guztiz ere, kaleak garbi eta txukun zeuden. Gurean ez bezala ez genuen ehun metro bakoitzeko zakarrontzi bat aurkitu, jatekoa saltzen zuten saltokien atarian zeuden hondakinak botatzeko ontziak; kalean egiten

Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona: «Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola»

2016-09-16
Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona, Eguzkibegi Ikastolako sortzaile eta irakasle ohiakBINKE / 2016ko iraila «Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz «Irakasten duena; irakaskuntzan diharduena» da, Harluxet hiztegi entziklopedikoaren arabera, irakasle berbaren definizioa. Horretarako, gero eta gutxiago baina, irakasleak testu-liburuak erabili ohi ditu dakien ezagutza ikasleei transmititzeko. Badira irakasle batzuk ordea, geletatik eta testu-liburuetatik askoz harago erakutsi digutenak, euren ametsak herri oso baten errealitate bihurtuz. Garai bateko eskola-instituzioak herritarren sektore handi baten behar eta nahiak asetzen ez zituenaren ondorioz sortu ziren ikastolak, zeintzuek euskara eta euskal kultura izango zuten identitate eta ardatz. Hori gauzatzeko eta frankismo

«Eraso sexistak», Aitziber Bilbao

2016-07-15
Aitziber Bilbao EtxebarriaBINKE / 2016ko uztaila Eraso sexistak Aurtengo udan herriko jaietan alkarren arteko gaia izan dogu ia herri guztietan, ekintza hauekaz jai giroak ilunduz. Gure herrian be jaian murgilduta ibili beharrean, emakumeen eskubideak aldarrikatu behar izan doguz; garai honetan, bai, garai honetan! XXI. mendean! Onartezina da pertsonen eskubideek atzerakada izatea. Baina arazo hau urte osoan emoten da, eta zer egiten dogu? Zergaitik ez da Galdakaon jaietarako egin dan protokoloa urte osoan zehar eta herri guztietan jarraitzen? Zelan konpon daiteke arazo sozial hau? Neskei ipurdia ukutzea, iraintzea… Gaztetan horrelako jokabideak jolastzat hartzen doguz eta helduok gainera askotan barre egiten dogu,

«Herriko harri», Mikel Atxutegi

2016-07-15
Mikel Atxutegi GutierrezBINKE / 2016ko uztaila Herriko harri Usansolok duen kirol eta kultur agenda inguruko herri askoren inbidia da. Ez da baina, kasualitatea. Begi xehez ikusten ez den lan eskerga dago atzean. Etxea harriz harri eraikitzen den modu berean, herri txikia egunez egun egiten da handi. Harria berez hila da, hotza, baina jendearen borondateak eman zion bizia, berotasuna. Bertako bizilagunek eraiki zituzten etxearen habeak, eta asko joanak diren arren, gogoan ditugu. Ferekaz landutako harriak oraindik ere dirau, baina zahartzen hasia da. Berdinak dira urtero antolakuntzan dabiltzan bizilagunak, ekimen hutsez tradizioari eusten dioten herritarrak. Parte hartzeak gainera behera egin du, eta

Mireia de Diego: «Udalak berdegune gehiago exijitu beharko leukez»

2016-07-15
Mireia de Diego, enpresari eraikitzaileaBINKE / 2016ko uztaila «Udalak berdegune gehiago exijitu beharko leukez» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Zenbatean kritikatuko genuen zerbait edo norbait, alde horretako bertsio edo iritzia jakin barik… Esaterako: nork eragin zuen krisia? Edo nori leporatzen zaio erru nagusia? Erakundeei? Politikariei? Ala eraikuntzen munduan negozioa egiten ari diren horiei, akaso? Sarri konnotazio negatiboak jartzen ditugu inguruan entzuten dugunagatik. Baina goazen gutxitan entzuteko aukera izaten dugun aldea entzutera! Kontraste kuriosoa da dotore eta koloretsu jantzitako emakume fin baten ondoan obrako kaskoa, txalekoa eta segurtasun bota batzuk ikustea. Beretzako eguneroko errutina da, baina emakume izateagatik errutina gogorragoak

«Eusko Level», Errupin Jauregi

2016-07-15
Errupin Jauregi BarrenetxeaBINKE / 2016ko uztaila Eusko Level Bertako gazte ugarik, ez du euskal txoko edota kultura ondo ezagutzen. Agian kasualitatez, baina noiz edo noiz galdetu izan diet hurbileko gazteei euskal lurralde eta hiriburuak izendatzeko eta ez da hain erraza suertatu erantzun egokiak entzutea. Benito Lertxundiren galdera eginda: «Zenbat gera? Lau, bat, hiru, bost, zazpi?» gehienek zazpi erantzuten dute pentsatu gabe, agian abestia entzutearen intuizioz. Baina ondo, hala ere. Bigarren galdera aldiz, hain errez ezin izaten dute erantzun: eta zeintzuk dira euskal lurraldeak? «Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, eee, Nafarroa Behera, eee, eta beste bi…». Hauetako askok, Agur Xiberua! ere abesten

«Mari Tere», Yolanda Larrea

2016-07-15
Yolanda Larrea LandaBINKE / 2016ko uztaila Mari Tere Zuetako askok buruan eukiko dozuez Petra, Pilar, Matilde, Orrantia… moduko dendak. «Korteingles» antzera, danetarik egoten zan bertan. Pazientzia handiaz, orduak emoten ziran, zer erosi eta nor ikusi galanta egoten zan eta. Urretaldekook ostera, umetan, Mari Teren dendan erosten genduan. Bai, Mari Tere; Emiliaren alabaren dendan. Eurei begira egoten ginan, zelan saltzen eben ikusten, gero antzera olgetako. Olgeteaz gain, erreza egiten jakun bertan erostea; amak agindutakoa eskatu, eta erositakoa pagetako ez genduan dirurik behar, Mari Terek «apuntau» egiten eban zor genduana eta amak ordaindu besteren baten. Umeentzat bitxia izaten zan ikustea Mari Terek

Aitzol Atutxa: «Urrezko txapelaren zatitxo bat galdakoztarra ere bada»

2016-06-17
Aitzol Atutxa, aizkolariaBINKE / 2016ko ekaina «Urrezko txapelaren zatitxo bat galdakoztarra ere bada» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Atutxaren artxiboa Zer ikusi hura ikasi, dio esaerak. Horrela hasi zen umetatik gure hilabeteko kirolari protagonista, aitak enborrak zelan ebagitzen zituen ikusita. Gaur berriz, Bizkaiko eta Euskal Herriko aizkolari txapelduna da. Etxean 50 txapelatik gora ditu Aitzol Atutxa (Bilbo, 1988) aizkolari gazteak. Baina beretzat garrantzitsuenak, duda barik, Euskal Herriko txapel biak (Beasain 2014, Basauri 2015) eta 2007 geroztik errenkadan irabazi dituen Bizkaiko guztiak dira. Garaiotako aizkolari onena dugu Atutxa eta Urrezko Aizkora irabazi berri duen honetan elkarrizketatu dugu. Askok horregatik ezagutuko dute,

situs togel

situs toto