Jesus Muñiz: «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da»
Jesus Muñiz, historialariaBINKE / 2017ko azaroa «Norberak bere herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da» TESTUAK: Ixone Muñiz Arana eta Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Inocencio Goikuria Eta gure arbasoen jatorria jakingo ez bagenu? Edo gure herriko auzo, mendi eta eraikinen zergatia ulertuko ez bagenu? Zergatik daude eraikin zaharrak dauden lekuan? Nork jarri ditu bertan? Gizakion existentzia bera zalantzan jartzea bezain galdera konplexuak iruditu daitezke. Baina Jesus Muñiz historialariari zalantzak ez dio balio, eta gure paisaiaren historia ikertzeari ekin zion aspaldi. Bere herriaren historia ezagutzen ez duenak, berau errepikatzeko arriskua duela esan ohi da. Bide horretan goaz hemen ere? Bai, esaera horrek oraindik ere