«Gezur galantak», Miren Alapont
Miren Alapont EtxanizBINKE / 2017ko urria Gezur galantak Emakumeek salaketa faltsu asko egiten dituzte»: Datu ofizialen arabera salaketa faltsuen kopurua %0,02 baino baxuagoa da. «Ni ez naiz ez feminista ezta matxista ere»: Feminismoak gizarte demokratikoagoa du helburu, hau da, emakumeek gizonek dituzten eskubide, aukera eta tratu berdinak izan behar dituztela defendatzen duen ideologia. Ez doa gizonen kontra baizik eta guztion alde, batera eta berdinak. Matxismoa ordea, gizona emakumea baino gehiago denaren ustea da. «Ez da eraso sexista, piropoa baizik»: Askotan piropoen helburua gizontasuna frogatzea da, sexualki limurtzaileak diren txantxak, mespretxuzko iruzkinak pertsonari buruz edo haren itxura fisikoari buruz… «Berdintasuna jadanik